Cookie Consent by FreePrivacyPolicy.com

Gasolio litroko 20 xentimoko laguntza jaso nahi duten garraiolariek aitorpen telematikoa egin behar dute

Erretako gasolio-litro bakoitzeko 20 zentimoko laguntza jaso nahi duten garraiolariek, alde batetik, izena emanda egon beharko dute, edo alta eman, gasolio profesionalaren erroldan. Bestetik, foru-ogasunen web-orrietan eskuragarri dagoen aitorpena telematikoki bete eta aurkeztu beharko dute.

Laguntza berria jaso aurreko nahitaezko aitorpen horiek lehenbaitlehen egitea gomendatzen du Hiruk, urte honetako gasolio profesionalaren lehenengo itzulketaren likidazioa baino lehen. Ziurrenik, martxoaren 31n egingo dela aurreikusten da. 

Aipatutako aitorpena eskuragarri dago jada Ogasunaren webguneetan:

ARABAn, https://egoitza.araba.eus/eu/-/declaracion-responsable-para-ayuda-extraordinaria-temporal-para-sufragar-el-precio-de-determinados-productos-energeticos

BIZKAIAn, https://ataria.ebizkaia.eus/eu/izapideen-katalogoa;jsessionid=En3BprVTypHArhju5nTU9NDXpeTWuUUxLxogQUko.p0vappjb74:internet04

Esteka horretan “aparteko eta aldi baterako laguntza” bilatu behar da, eta bilaketaren emaitzetan “produktu energetiko jakin batzuen azken prezioaren aparteko eta aldi baterako laguntza” hautatu. “Aparteko laguntza” soilik bilatuta ere balio du. 

GIPUZKOAn, https://www.gipuzkoa.eus/eu/web/ogasuna/-/zinpeko-adierazpena

NAFARROAn, https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/itzulketa-erabilera-profesionaleko-gasolioagatik?pageBackId=7565864

Laguntza hilero ordainduko da, gasolio profesionalaren zati bat itzultzearekin batera (4,9 zentimo gasolio litro bakoitzeko), eta errolda horretan inskribatutako ibilgailu bakoitzak hilean kontsumitutako litroen bidez kalkulatuko da.

Gobernuak beste sei hilabetez luzatu du laguntza garraiolarientzat: litroko 20 zentimo jasoko dituzte martxoaren 31ra arte garraio profesionalerako, eta litroko 10 zentimo aurtengo ekainaren 30era arte. Gas naturalarekin funtzionatzen duten ibilgailuek 27 eta 14 zentimoko deskontua izango dute gehienez, hurrenez hurren.

7,5 tonatik beherako ibilgailuak edota gasarekin dabiltzanak dituztelako gasolio profesionaletik kanpo diren garraiolariek apirilaren 1etik aurrera eskatu beharko dituzte zuzeneko laguntzak. Garraiolari horiek ere izango dute hobaria, sei hilabete horietan behin bakarrik ordainduko zaie zenbateko finkoa: 450 euro 3,5 tonatik beherako ibilgailu arinean dabiltzanei, mila euro 7.5 tonatik beherakoei eta 3.690 euro gasarekin dabilen kamioi astuna daukatenei.