Gasolioa garestitu eta garraiolariaren poltsikoa hustu da. Galera arintzeko laguntza ofiziala eska daiteke.
Iraila amaitu arteko epea dute garraiolariek erregaien prezioen igoera konpentsatzeko Administrazio zentralak emandako zuzeneko diru-laguntzak eskatzeko. Garraio astunean dabiltzanek kamioi bakoitzeko 1.250 euroko laguntza, eta garraio arinean dabiltzanek furgoneta bakoitzeko 500 eurokoa jasotzeko eskaerak telematikoki egin behar dira, herrialde bakoitzean dagokion helbidean.
Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako aldundiek dagoeneko aktibo dituzte eskaera egiteko formulario edo eskabide orria. Edozein garraiolari autonomok egin dezake abuztuaren hasieran Ministroen Kontseiluan Gobernuak onartu zituen zuzeneko laguntza berri horien eskaera, Gizarte Segurantzarekin edo Ogasunarekin zorrik ez baldin badute. Nahikoa izango da datorren irailaren 30a baino lehen inprimaki bat betetzea oinarrizko datu batzuekin.
Ondorengo estekak klikatu beharko dituzte interesatuek, bakoitzak bere herrialdekoa.
Araban, https://egoitza.araba.eus/eu/-/solicitar-ayudas-directas-al-transporte
Bizkaian, https://www.ebizkaia.eus/eu/izapideen-katalogoa?procID=2147&cId=si