Cookie Consent by FreePrivacyPolicy.com

A636 errepideko gidariak haserre zoru konponketa lanak direla eta

Beasain eta Bergara artean egunero A636 errepidea erabiltzen duten garraiolariek bide horretako erabiltzaileek, oro har, daukaten haserrea helarazi digute, Aldundiak Beasaingo zatian lehen lau kilometroetan zorua konpontzeko lanak nola egin dituen ikusita. Inguruan darabilten makina-ekipo kopuruarekin (hiru fresatzeko makina, bi zabaltzaile, erraztatzeko makinak, zapalgailuak, arrabolak, etab.), lau kilometro horiek astebetean konponduta egon beharko lirateke, eta dagoeneko hiru aste luzatu da sufrimendua. Gainera, bi zentzuetan aldi berean egiten ari dira. Hori zentzugabekeria handia da, eta askoz arriskutsuagoa erabiltzaileentzat eta langileentzat, obren ondorioz inguru horretan gertatutako istripu ugariek erakusten dutenez. 

Ez zaie bidezkoa edo zuzena iruditzen errepidea sarri erabiltzen duten garraiolari  horiei gainera, “jasanarazten digutenarekin ordaindu behar izatea”. Bere ustez, obrek eragindako auto ilarak irauten duten bitartean, bidesaria kobratzeari utzi beharko liokete.