Cookie Consent by FreePrivacyPolicy.com

Gipuzkoako Foru Aldundiak zortzi hilabetez itxiko du A15a salgai arriskutsuak garraiatzen dituzten kamioientzat

Gipuzkoako Foru Aldundiak jakinarazi duenez, Gorosmendi eta Oindolarreko tuneletan egingo diren egokitze-lanen ondorioz A15a itxita egongo da salgai arriskutsuak garraioatzen dituzten kamioientzat errepidearen bi noranzkoetan. Bi tueneletako obrak direla eta, by passa jarriko dute martxan eta errai bakarra egongo da zabalik norabide bakoitzean. Gainera, salgai arriskutsuen garraioa debekatuta izango da zortzi hilabetez. Salgai mota horiek Gipuzkoa eta Nafarroa artean garraiatzeko N1 errepidea erabili beharko da. Bi tunelak A15aren Gipuzkoako zatian daude, eta salgai arriskutsuen trafikoan itxiko da, bi noranzkoetan, 141-156 kilometro-puntuen artean, A-15 autobidea eta GI2130 errepidearen arteko Berastegiko loturatik, Andoainen N1 errepidearekin daukan loturaraino. 

Murrizketaren berri ematen ari dira A15 errepideko informazio paneletan. 

Arrazoia, A15ean Gorosmendi eta Oindolarreko tunelak Europako 2004/54/EE Zuzentarauak dioenera egokitzea izango da. Tunelen sabaiak sendotu eta Europako iripideetara egokitzea izango da. Oindolarreko tunela Donostiarako norabidean da eta Gorosmendikoa Iruñea aldera. Lan horiek direla, tuneletan zirkulazioa itxi egingo da, errai bat egongo da zabalik alde bakoitzean eta salgai arriskutsuekin dabitzanak N1etik joan beharko dira. 

Tunela pasatzeko zirkulazioarentzat, bi norabideko trafikoa duen bypass bat  ireki da. Gainera, Aldundiko arduradunek erabaki dute salgai arriskutsuen pasabidea mugatzea, beste erabiltzaileen segurtasuna zaintzeko. 

8 hilabeteko epea kalkulatzen da, 2023ko urtarrilaren 27tik 2023ko irailaren 3ra, gutxi gorabehera. Zortzi hilabete, errei bakarrarekin noranzko bakoitzeko, trafiko jari handia eta motela, baina garraiolariek ordaindu egin  beharko dute.  Foru Aldundiak ez du esan obrak iraungo duten bitartean kamioiei kobratzen zaien bidesaria etengo duenik. Ilarak eta etenak egongo badira ere A15eko tarte horretan kobrazen jarraituko dute datozen hilabeteetan. 

Informazio gehiago:
Trafiko Zuzendaritza Nagusia – DGT:
https://www.dgt.es/conoce-e-el-estado del-trafico/restricciones-a-la-circulación /
Eusko Jaurlaritza. Trafiko:
https://www.euskadi.eus/trafiko-erregulazioko/web01-s2segur/eu /