Cookie Consent by FreePrivacyPolicy.com

Hiru korrikarekin bat

Hiru sindikatuak bat egin du 22. Korrikarekin Euskal Herriko hainbat tokitan. Azken egunean, igandean, apirilaren 10ean goizean goiz Hiruren kilometroa ikusgarria izan zen, hainbat garraiolari elkartu ziren Donostiako Rekalde auzoan, kamioi buru bat ere eraman genuen Korrikari kolore apur bat emanaz. Kamioaren aurretik Hiruko garraiolariek Donostiako Rekalde auzoko biribilgunetik Añorgako biribilgunera korrika egin zuten, hain juxtu, hiriburuko lehen kilometroa egokitu zitzaion sindikatuari. Berandu iritsi zen Korrika Hernanitik goizeko 8ak aldean, eta gogotsu egin zuten korrika garraiolariek. Gero hauetako batzuk Donostiara abiatu ziren. Igande eguerdian bukatu zen Korrika Donostian, bost orduz hara eta hona ibili ondoren hiriburuko auzoz auzo. Amaieratik gertu euskal sindikatuek Gros auzoan Nafarroa Hiribidean egin zuten euren kilometroa. Pello Garcia Chico izan zen Hiruko ordezkaria. Berak eraman zuten lekukoa LABeko Garbiñe Aranburu, ELAko Mitxel Lakuntza eta STEILASeko Rebeka Garcesekin batera. Lan handiak hartu zituen Pellok igandean goizean berak eraman baitzuen kamioia Rekaldetik Añorgara.

Hiruren Kilometroa Errekaldetik Añorgara

Euskal sindikatuen kilometroa Donostian


Argitu orduko Rekalden ziren garraiolariak.

Pello Garcia Chico euskal sindikatuetako beste ordezkariekin.