Cookie Consent by FreePrivacyPolicy.com

Hiru sindikatuaren ohiko batzar nagusia, apirilaren 13an, Langraitzen

Datorren larunbatean apirilaren 13an egingo da Hiru sindikatuaren batzar orokorra, Araban, Langraitz Okako Zentro Zibikoan, eguerdiko 11.30etan hasita. Aurretik egingo dira, Babesa elkartearen eta Bideko Aterpe Kooperatibaren urteko batzarrak, hurrenez hurren goizeko 9.00etan eta 10.30etan hasita. Erakunde bakoitzak 2023. urteko balantzea egingo du eta etorkizuneko asmo, jokabideak zein aurrekontuak finkatu. 

Garraiolari autonomoen Hiru sindikatuko bazkide guztiei luzatu zaie urteko batzar orokorrean parte hartzeko deia. Eguerdiko 11.30etan hasiko da agur eta aurkezpenarekin. Ondoren 2023. urteko kontuen balantzea egingo da, azken urteko jarduera sindikala jorratuko da eta azkenik, etorkizuneko egitasmoak, lan ildoak eta aurrekontua azalduko dira. Batzarra bukatzeko sindikatuko bazkideek euren zalantza eta galderak planteatzeko aukera izango dute.

Batzarrean gaurkotasuna duten gaiei buruzko azalpenak emango dira. Bideko Aterperen batzarrean, 10.30etatik aurrera gasolioaren prezioaren gaia jorratuko da. Une garrantzitsua eta interesgarria izango da, gainera, Hiru sindikatuko ordezkariek azken asteotan gasolioaren prezioarekin egon diren goraberei buruzko azalpena emango dutelako. 

Bestalde, garraiolariek ekainaren 30era arte eska dezakete bigarren belaunaldiko takografoa jartzeko laguntza. Derrigorrezkoa izango da 2025eko abuztutik aurrera; Are gehiago, urtarrilaren 1etik aurrera, 2019ko ekaina baino lehen matrikulatutako kamioiak, nazioarteko garraioan ibiltzeko, bigarren belaunaldiko takografo digital bat eraman beharko dute nahitaez. Gehienez hiru mila euroko laguntza ematen du Administrazioak takografo bakoitzeko. Sindikatuaren bulegoetan egin daiteke eskaera, dohainik, ekainaren 30era arte. Laguntza 110 milioi euroko aurrekontua agortu bitartean emango dira. Esan bezala laguntza 3.000 eurokoa da ibilgailu bakoitzeko. Ibilgailu bat baino gehiago dutenek 12.000 euro jasoko dituzte gehienez.

Babesa, Bideko eta Hiruren Batzarrak Langraitz Okako Zentro Zibikoa (Araba) 

BABESA:  8.30 lehen deialdia 9.00 bigarren deialdia

BIDEKO: 10.00 lehen deialdia 10.30 bigarren deialdia

HIRU: 11.00 lehen deialdia 11.30 bigarren deialdia 

HIRUren batzarreko gai ordena 

1.- Agur eta aurkezpena. 

2.- 2023. urteko kontuen balantzea 

3.- 2023. urteko jarduera sindikala, etorkizuneko egitasmoak eta lan ildoak

4.- Galdera eta eskaerak