Hiru garraiolari autonomoen sindikatuak ez du planteatu ere egin Garraioaren Defentsarako Plataformak deitutako lanuztea, eta, beraz, ez du babesten. Sindikatuaren ustez, proposatutako aldarrikapenek ez dute justifikatzen halako neurria, kontuan izanik sakrifizio handia eskatzen diola eta ondorio larriak eragin diezaiokeela garraiolariari.
Sindikatuak argi du garraiolarien eta bere aldarrikapenen aldeko lana egunerokoa dela. Etenik gabe ari da sindikatua sektoreko arazoak gainditzeko eta garraiolarien egoera hobetzeko. Sindikatuak, bestalde, ez du jaso bazkideen aldetik deialdiarekiko interesik edota ildo horretan urratsak emateko asmorik.
Era berean, sindikatuak uste du nekazariek eta abeltzainek eskubidea dutela beren, interesak eta aldarrikapenak defenditzeko, sektorean diren baldintza kaskarrei aurre egiteko eta egoera hobetzeko, beraz, aldarrikapen horiei eta nekazari guztiei garraiolarien babesa eta elkartasuna adierazten die.