Cookie Consent by FreePrivacyPolicy.com

Hiruk garraiolariek behar dituzten gutxieneko zerbitzuak bermatzea eskatzen du

Garraiolariak ahalik eta era egokienean lana egiten saiatzen ari gara, profesionaltasunez, arduraratsu, herritarrek behar dituzten produktu oro edukitzeko aukera izan dezaten. Gure lana egoera egokian egin ahal izateko, gutxieneko zerbitzu minimoak behar ditugu, gasoil hornidurataz aratago: komunak, dutxak, jatetxeak, deskantsua hartzeko lekuak, besteak beste. Horregatik guztiagatik Hiru sindikatutik garraiolarion lana erraztea eskatzen dugu, edozein pertsonak behar dituen gutxieneko zerbitzuak bermatuz, beti ere bizi dugun osasun krisia kontutan izanik. TMA/229/2020 agindua bide horretan doala uste dugu, baina ez da nahikoa, izan ere asko dira betetzen ez duten lekuak eta, ondorioz, garraiolariak egoera prekarioan lan egitera behartuak gaude.