Cookie Consent by FreePrivacyPolicy.com

Hiruk Nafarroako Gobernuak ibilgailu astunentzat bidesariak jartzeko egindako planteamendua gaitzesten du

Hiru Garraiolarien Euskal Herriko sindikatuak Nafarroako Gobernuak lurraldeko errepide ezberdinetan kamioientzako bidesariak jartzeko egin duen proposamena gogor gaitzesten du.

Garraiolariak errepideetan ibili behar dugu, ez dugu beste aukerarik, gure lantokia dira. Zerbitzu publiko bat gara eta gizarteak behar duena behar duen tokira eramateko ibiltzen gara errepideetan. Gure eginkizuna argi utzi dugu, beste behin ere, Covidaren krisian.

Garraiolariek ezin dugula azpiegituren ordainketaz arduratu aspaldi salatu genuen. Errepide publikoen eraikuntzaren eta mantentze-lanen finantzaketa publikoa izan behar dela berretsi nahi dugu. Beraz, zergen bidez finantzatu behar dira eta ez sektore bakar batek birrordaindu. 

Azken urteotan, salgaien errepideko garraioak egoera larria bizi du eta azken krisi honek ez du egoera hori deus hobetuko. Horregatik, Nafarroako Gobernuari garraiolari autonomoen etorkizuna bermatuko duen politika integralak bideratzeko exijitzen diogu, estrategikoa den sektore hau sustatu eta babestuz, lan baldintzak duinduz eta garraiolari autonomoak betirako hondoratuko dituen bidesariak ezartzea bezalako neurriak alde batera utziz.

#garraioasalbatu