Cookie Consent by FreePrivacyPolicy.com

Hiruko garraiolariek Seguran eraman dute Korrikaren lekukoa euskararen alde

Hiru Euskal Herriko garraiolarien sindikatuko garraiolariek Seguran parte hartu dute Korrikan larunbat goizean. Atzetik kamioi bat zutela, 2324. kilometroa egin dute. Kamioiak ez du lekukoaren atzean sartzerik izan; jende guztiaren atzean joan da. Baionan ere Korrikaren azken kilometroetan ere hartuko dute lekukoa igandean, beste euskal sindikatuekin batera. Segurako argazki batzuk ondoren.

Aurten sindikatutik erretiroa hartu duen Xabier Momoitiok eraman zuen lekukoa.
Segura eta Idiazabal artean egin zuten 2024ko Korrikako 2.324. kilometroa Hiruko garraiolariek.
Korrika aldapa behera oso azkar zetorren eta Kamioiak ezin izan zuen sartu lekukoaren atzean. Baina ageri da bukaeran.
Hainbat garraiolarik eta euren senideek hartu zuten parte Hiruko langileekin batera Seguran Hiruk hartutako kilometroan.
Umoren onean kantari azkar pasa zen kilometroa.
Irudian, Joxe Izeta eta Juanan Kaltzada, Hiruko idazkari orokorra, Palestinako banderarekin.
Lekukoa hurrengoei eman eta amaitu zen Hirukoon kilometroa. Eskuz esku Baionaraino jarraitu zuen.
Hiru, Euskal Herriko Garraiolari Autonomoen Sindikatuaren kilometroan parte hartu zuten garraiolari, sindikatuko langile eta senideak.
Uxoa Aranalde garraiolari ohi eta autoeskolako irakasleak eraman zuen kamioia jendetzaren atzean.
Aurten Xabi Momoitiok (eskuinean) eraman zuen lekukoa. 2022an Pello Garciak (ezkerrean) kamioia goizean eta lekukoa arratsaldean.