Cookie Consent by FreePrivacyPolicy.com

Hormigoi-kamioiek ez dute takograforik behar pasa den irailaren 21etik

Irailaren 21etik indarrean dira gidatzeko eta atseden hartzeko arauari Madrilgo Gobernuak jarri dizkion salbuespenak. Hala, irailaren 6an onartutako Errege Dekretuaren arabera, hormigoiaren eta eraikuntzako makinen garraioa takografoaren erabilerari buruzko arauak betetzetik salbuetsita da, baita garraiolarien gidaldiak eta atsedenaldiak betetzetik ere. Beste garraio mota batzuei ere eragiten die salbuespenak. 
Oro har, gidaldi eta atsedenaldien derrigortasuna kentzen zaie barnealdean edo 100 kilometroko eremuaren barruan egiten diren zenbait jarduera profesionalei, hala nola ibilgailu txikiekin egiten diren posta-zerbitzuei, hainbat mantentze-lanei, nekazaritza, abeltzaintza, baso zaintza eta eraikuntza lanei, besteak beste. 

Horien artean daude posta zerbitzuak, baldin eta erabilitako ibilgailuen baimendutako gehieneko masa 7,5 tonatik gorakoa ez bada, eta zerbitzua bulegoaren inguruko ehun kilometroko erradioan garatzen bada. Beste hainbat mantenu lanetan ere salbuetsita dira, hala nola: estolderia, uholdeen aurkako babesa, teléfono lanak, telebista-sareen detekzioa eta mantenua, eta gas-sarea.
Era berean, salbuespenen artean sartzen dira, halaber, etxez etxeko hondakinak biltzeko eta ezabatzeko egiten diren garraioak, 50 kilometroko erradioan egiten badira, eta nekazaritzako, baratzezaintzako, basogintzako, abeltzaintzako edo arrantzako enpresenak 100 kilometroko eremuan egiten badira.
Bestalde, salbuetsita daude granjetan esnea biltzeko garraioak edo ganadua elikatzeko esne-ontzi edo esneki horietara eramateko xedea dutenak; animalia biziak, etxaldeen eta tokiko merkatuen artean, edo tokiko merkatu eta hiltegien artean, betiere 100 kilometroko erradioan garatzen badira.
Irakurri arau osoa HEMEN