Cookie Consent by FreePrivacyPolicy.com

Ikastaroak Hiruren bulegoetan eta garraioan hasteko azterketa Gasteizen

Hiru sindikatuak ADR eta CAP ikastaroak eskaintzen ditu Lasarte-Orian eta Langraitz-Okan. Interesatuek harremanetan jarri eta izena eman dezakete sindikatuaren bulegoetan. Lasarten emango diren hurrengo ikastaroak bi izango dira: ADRa berritzekoa urriaren 16, 17 eta 23an, CAP prestakuntza jarraiari buruzkoa, urriaren 30-31n, azaroaren 1ean, 6an eta 7an.

Bestalde, aurtengo garraiolarien azterketak urriaren 23an, larunbatean, egingo dira, EHUko Farmazia Fakultatean, Gasteizko Unibertsitate pasealekuan, 7. zenbakian. Salgaien garraioaren sektorean sartu nahi dutenen azterketa goizeko 9:00etan hasiko da, eta bidaiarien garraioari dagokiona arratsaldeko 16:00etan. Gogora dezagun Garraio Ministerioak uztailean webean argitaratu zuela informazioa bere webgunean, indarrean den araudiari buruzko galdera-erantzunen sorta eguneratu berria. Azterketaren egunean NANa, maskara, arkatza eta ezabatzeko goma eraman behar dira.

 

https://www.euskadi.eus/azterketa/2021/garraiolarien-lanbide-gaitasuna/web01-a2aztgar/eu/


https://www.euskadi.eus/examen/2021/competencia-profesional-de-transporte/web01-a2aztgar/es /