Cookie Consent by FreePrivacyPolicy.com

Irun erdia blokeatzen dute uda partean Biriatuko ilaratik ateratako ibilgailuek

Irteera eta itzulera operazioek betidanik izan dute eragina Irungo mugan, baina aurtengo udakoa berezia izan da. Ia egunero izan dira auto ilarak Biriatuko ordainlekuan, 12 kilometrotarainokoak. Horrelakoetan batzuk autopistatik ateratzen dira Hendaiako beste bi pasabideetatik saiatzeko eta autoz betetzen da Irun. Eragozpen horiek haserrea sortu dute irundarren artean. Jose Antonio Santano alkateak, ilarak daudenean bidesaririk ez kobratzeko eta barrerak altxatzeko eskatu du. Aintzane Oiarbide Garraio arloko diputatuak, aldiz, Madril eta Pariseko Gobernuari bota die errua. Aurten Europan bizi den magrebtar asko pasa da bi urtetan ezin izan dute eta Covidarengatik senideak bisitatzerik izan. Trafiko Zuzendaritzak Irteera-Operazioari buruz emandako datuak adierazgarriak dira. 350.000 ibilgailu pasa dira aurten Afrikara. Itzuleran arazoak eragiten dituzte Irunen.  

Horrela, 20 egunetan ilara luzeak izan dira Biriatuko muga inguruan, luzeenak mugatik Hegoalderantz Lapurdira pasa nahi zuten ibilgailuenak. Kaltetuenak garraiolariak dira derrigorrez ezkerreko erraian egon behar dutelako. Garraiolariok aldizkariaren iraileko alean erreportajea egin dugu muga inguruko arazoei buruz.

La imagen tiene un atributo ALT vacío; su nombre de archivo es image-4.png

Hendaiatik pasatzeko asmoarekin ilara uzten dute gidari batzuk; ibilgailuek horiek zailtasunak eta trafiko arazoak Irun erdira zabaltzen dituzte. 

Jose Antonio Santano Irungo alkateak Biriatun auto ilarak daudenean ordainlekuko hesiak zabaltzeko eskatu du. Aintzane Oiarbide diputatuak Santano alkateari erantzun dio Paris eta Madrilgo Gobernuek dutela konponbidea. 

Biriatuko ordainlekuan muga igarotzeko ilaran zain zeuden gidariek, bapatean, ezusteko handia izan zuten abuztuaren 27an zebra bidean libre ikusi zutenean. Zebra hara eta hona ibili zen auto ilaran ziren ibilgailuen artean jerdarmeek harrapatu zuten arte. 

Kosta zitzaien. Gutxi gorabehera ordu erdi ibili zen libre. Zoo batetik etxera zekarren jabeak. Ilaran geldi zeudela, kamioitik ihes egin zuen.