Garraiolariak jarduera uzteko 2024. urteari dagozkion laguntzen baldintzak argitaratu ditu Garraio Ministerioak. Apirilaren 12ra arte eskatu ahal izango dira, Hiru sindikatuaren bulegoetan jaso dezake nahi duenak informazio gehiago. Guztira 9,7 milioi euroko aurrekontua izango dute. Ziur aski, ezintasunen bat dutelako garraioa uzten dutenentzat eta 65 urte beteta dituztenentzat baino ez da iritsiko.
Estatuko Agiri Ofizialean martxoaren 12an argitaratu zuten ebazpena, hilabeteko epea dute garraio uzteko asmoa dutenek eskaera egiteko. Laguntzak ezgaitasunen bat duten pertsonei ematen zaizkie lehenik, eta gero adinez nagusienei, hurrenkeran, zaharrenetik hasita, 9,7 milioi euroko aurrekontua agortu arte. Normalean, azken urteotan, 65 urtetik gorakoentzat bakarrik izaten da.
Azpimarratzekoa da 2022ko martxoko grebaren ondoren ministerioak onartu zuela aurrekontuaren kopurua bikoiztea, 20 milioi euroraino, baina iaz berriro aurreko zenbatekoa banatu zuten, erdira murriztu zen eta aurten bere horretan mantendu egin da, hau da, duela duela bi urtekoaren erdian. Argi dago 9,7 milioi euroko kopuru hori motz geratzen dela, eta oso garraiolari gutxik eskura dezaketela; ezintasunen bat izan dutenentzat eta helduenentzat baino ez da iritsiko.