Cookie Consent by FreePrivacyPolicy.com

Jarduera uzteko Jaurlaritzaren laguntza ekainaren 10era arte eska daiteke

63- 64 urte edota ezintasun iraunkor bat duten garraiolariek ekainaren 10era arteko epea izango dute, jarduera uzteko Eusko Jaurlaritza ematen duen laguntza eskatzeko. Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailak 450.000 euroko aurrekontua onartu zuen apirilaren 30ean laguntza-programa honetarako. 2023ko kantitate bera, orduan gutxi batzuentzat heldu zen. 

Azaroaren 30a baino lehen garraio-txartela  entregatu eta jarduera uzten duten garraiolariek 10.000 euro jasoko dituzte ezintasunen bat badute eta 65 urte betetzeko falta zaizkien 6 hilabeteko tarte bakoitzeko 4.100 euro gehienez. Laguntza 2.600 eurokoa da urte erdi bakoitzeko ibilgailu arinekin dabiltzan garraiolarientzat. Seihileko osoak 2024ko ekainaren 1etik aurrera zenbatuko dira.

Beraz, ekainean 65 urte betetzeko sei hilabete baino gutxiago dituztenek ezin izango dute dirulaguntza eskatu. Dirua jaso eta gero lanera itzuliz gero, jasotako laguntzak eta dagozkien interesak itzuli beharko dituzte.
Interesatuek nahi duten informazio eta aholkularitza jasoko dute sindikatuaren bulegoetan. Programak betebehar batzuk finkatzen ditu: 63-64 urte edo ezintasun bat izan eta azaroaren 30a baino lehen lanbidea uzteaz gain, beharrezkoa da 2019ko urtarrilaren 1a baino lehen Erkidegoan erroldatuta egotea, azken hamar urteotan Gizarte Segurantzako langile autonomoen erregimenean alta emanda eta epe berean garraio txartela izatea, gehienez hiru kopiarekin. Horietan, gehienez hiru hilabeteko eten bakarra onartzen da. Ezintasun-kasuetan, hamar urteko epea berau aitortu zitzaienetik zenbatzen da.

Azpimarratzekoa da Madril eta Gasteizko Gobernuek, hurrenez hurren emandako 9,6 milioi eta 450.000 euroko dirulaguntzak, ezin direla jarduera aldez aurretik uzteko laguntzatzat hartu, onartutako aurrekontuak ez direlako nahikoa: garraiolariek ez dute aurretik jarduera uzterik, gidari gisa jarduteko ezinduta ez baldin badaude. Madrilgo laguntza soilik ezintasunen bat aitortuta dutenei eta 65 urte baino gehiago dituztenei soilik emango zaie. Bestalde, Eusko Jaurlaritzak 63 urte bete dituztenei ematen dien laguntza ere ez da nahikoa: gehienez ere, gutxi gorabehera 12.300 eurokoa da garraiolari bakoitzeko, eta 18-24 hilabetez bizi beharko du kopuru horrekin, autonomoen kuota ordaindu, kotizatu eta abar. 

65 urte beteta gero jardueretan jarraitzen dutenei emandako saria dela dirudi Madrileko laguntza. Normalean, laguntza eskatzen duten lautik hiru ezer gabe geratzen dira, aurrekonturik ez dagoelako. Nekea edo osasun arazoren bat dutelako garaia baino lehenago utzi nahi dutenek, ez dute sosik jasoko Madrildik, eta Gasteizko Garraio Sailak ematen duen apurrarekin konformatu behar dute.

Hiruk urtez urte salatu duenez, laguntza publikoek ez die garraiolariei jarduera aurrez usteko aukerarik ematen. Administrazioak ez die aurrez erretiratzeko aukerarik ematen eta ez du erreleboa bultzatzen. Beste lanbide batzuei bezala, 60 urterekin erretiroa hartzeko eskubidea aitortzeko eskatzen dute garraiolariek. Gazteentzat erakargarriagoa litzateke eta gazteak lanbidean hasiko lirateke. Erreleboa erraztuko luke.