Garraiolariek jasaten dituzten lapurretak dira Garraiolariok aldizkariaren 112. zenbakiaren gai nagusia. Lapurretak kezkatzen du garraiolaria. Denetarik lapurtzen dute, kamioi burua bera, gasolioa, pneumatikoak, bateriak… daukatena edo daramatena. Egoera larrienak, garraiolariak eurak kamioian bertan daudela gertatzen dira. Maiatzean lapurrei aurre egin zien txofer bat hil zuten Frantziako atsedenleku batean. Erakargarri dira lapurrentzat, kamioia bera eta gainean daramana. Zuhur ibili behar dute eta neurriak hartzen dituzte, lokalizadorea, kisketak, alarmak eta abar. Zenbait garraiolarik kontatu digute gertatu zaiena.
Bestalde, kamioiek ordaintzen dituzten bidesarien afera ere presente dago aldizkarian. Horrek ere loa galarazten dio garraiolariari. Euskal Herrian ugaritzen ari dira. Gipuzkoan N1 eta A15 osoan jarriko dutela iragarri du Aldundiak. Bizkaian 2022ko udazkenean martxan izango dutela. Nafarroan lehenago jarri nahi dute. Buruko min handia eragiten dio garraiolariari, gastu horiek bere irabazia jaten ari baitira. Gipuzkoako bidesariarekin gertatzen dena lapurreta dela uste du gainera garraiolari askok. Harrapaketa. Gipuzkoako Foru Aldundiak, bidesaria kobratzen jarraitzen baitu horretarako araurik indarrean ez duen arren.
Beste zenbait albiste interesgarri, garraiolarien iritzia, abokatuaren txokoa, 2021erako Hiruren aseguruen prezioak, denbora-pasak eta abar.
Aurreko zenbakiak