Cookie Consent by FreePrivacyPolicy.com

Kantabriara autopista itxita egongo da gauez Barakaldon urtarrilaren 31ra arte

Txoriherriko igarobidea eta Bilboko saihesbidea Barakaldoko Gurutzeta auzoan elkartzen diren lotunea erabat itxita egongo da gauez, urtarrilaren 31ra bitartean Kantabriarako noranzkoan errepidearen zainketa lanak direla eta. Esan bezala BI10 eta BI30 errepideen arteko lotunean gaueko 22:00etatik goizeko 6:00etara, Bizkaiko Foru Aldundiak jakinarazi duenez.  

Trafikoko arduradunek adierazi dutenez, alternatiba gisa, lehenago 9. Irteera hartzea, Barakaldo eta BECera, gero bertako biribilgunean noranzkoa aldatu eta, azkenik, berriro Kantabriarako bidea hartzeko aukera izango da. Irudian-planoan ikusi daiteke. 

Baimendutako garraio bereziak igaro ahal izango dira, aurrez jakinaraziz gero. (618 52 34 20 – 618 52 34 21). Hau da, garraio horiek pasatzeko ordutegia koordinatzeko garraio horiek obren eremua igarotzeko aurreikusitako ordutegiak jakinarazi beharko zaizkie arduradunei telefono zenbaki horietan, eremutik zein ordutan pasatzeko asmoa duten, alegia. 

Beraz, bi hilabete eta erdian Barakaldon itxita egongo da gaueko 22.00etatik goizeko 6etara, Txoriherriko igarobidea eta Bilboko saihesbiodea (A8) elkartzen diren lotunea. Egunean zehar, asteburuetan, edo jai egunetan, ez da lanik egingo eta seinaleen bidez arriskua jakinaraziko zaie gidariei.  

Aldundiak jakinarazi du meteorologiaren edota lan-errendimenduen arabera, desbideratzeen datak aldatuko direla, beharbada; Atzerapenik bada garaiz ohartaraziko dute. 

Garraio bereziei dagokionez, espreski adierazi dute arduradunek zirkulazio-baimen berezian ezarritako baldintza guztiak nahitaez bete beharko direla, besteak beste, ibilgailu pilotuaren erabilera jakinaraztea eta bideen arduradunek  ezarritako muga eta murrizketak (Trafiko Zuzendaritzaren www.trafikoa.eus webgunean argitaratuak). Gainera aholkatzen dute aurretik baieztatzeko bidean eragozpen, muga edo oztoporik dagoen, beharrezkoa bada, aurretik ibilbidea eginda.