Cookie Consent by FreePrivacyPolicy.com

Kit digitala ekimenak laguntzak eskaintzen dizkie garraiolariei web orrialdea sortzeko edota ordenagailua erosteko

Kit digitala izeneko sustapen ekimenaren baitan emango diren laguntzekin ordenagailua erosi dezake garraiolariak eta beste zenbait dijitazilzazio prozesu burutu ere bai. Esan bezala, ordenagailu bat doan eskuratu ahal izango dute garraiolari autonomoek, beren jestio eta kudeaketak konputagailu horrekin egiteko. Euren web orria sortzeko ere bada laguntzarik.

Kit digitala izeneko sustapen ekimen berri honen barne sartutako laguntzei esker, garraiolariek, besteak beste, kudeaketak digitalizatu ahal izango dituzte, edota Internet bidezko bilaketetan ondo kokatuta dagoen web orri bat sortu. Garraiolariek ordenagailua erosteko %100eko diru-laguntza izango dute, behin aparatua eskuratuta, elektronikoki fakturatzeko, diru-sarreren eta gastuen txostenak egiteko, inbentarioa egoki eramateko edota aurrekontuak, eskaerak zein albaranak egiteko.

Halaber, garraiolariak laguntza izango du nahi duen web-orria sortzeko, irisgarria, autokudeatua eta diseinu egokiarekin, Posizionamendu pertsonalizatua izan dezake eta hileroko jarraipena. Eskaera egiteko inprimaki bat bete beharko dute, eta ministerioak argitaratutako zerrenda zabal batetik ondoen datorkion ordenagailu profesionala aukeratu, izan daiteke eramangarria edo mahaikoa. Garraio Ministerioaren programan zehazten dira ekimenaren arauak, oinarriak eta garraiolariek dirulaguntza jasotzeko bete behar dituzten baldintzak. 

Baldintza bat da erositako ordenagailua nahiko berria izatea, 2023ko lehen hiruhilekoaren ondoren merkaturatua, txartel grafikoa eta soinu-txartel integratua izatea, gutxienez 2,9 GHz-eko abiadura, 16 GBko RAM memoria eta 512 GBko biltegiratzea, besteak beste.

Edozein zalantza kontsulta daiteke kontsultaPTS@acelerapyme.gob.es helbidean; 900 909 001 telefono-zenbakian, edo aurrez aurre AceleraPyme bulegoetan.

Kit Digital programa Berreskuratze Planaren, 2021-2025 Digitalizazio Planaren eta Espainia Digital 2025 Agendaren barruan dago. 3.067 milioi euroko aurrekontua du, eta Europar Batasunak finantzatzen du Next Generation EU funtsen bidez, autonomoen eta enpresa txikien zerbitzuak digitalizatzeko helburuarekin. Informatikako enpresak dagoeneko eskaintzen ari dira programan sartzeko proposamenak, irtenbideak eta erraztasunak.