Cookie Consent by FreePrivacyPolicy.com

Koronabirusaren erregistroa: Belgika eta Galizia

Galiziako Gobernuak argitaratu berri duen arau baten arabera koronabirusak eragin handia duen eremu batetik bertara iristen diren egoiliarrek eta ez-egoiliarrek komunikazio bat bidali behar dute. Eragin handiko eremuen zerrendan Aragoi, Katalunia, Nafarroa, EAE eta Errioxa daude.

Baina, zer gertatzen da garraiolariekin? Kontsulta egin diogu Conselleriari, eta hau da erantzuna:

“Laneko edo antzeko arrazoiengatik Galiziaren eta derrigorrezko komunikazioa behar duten lurraldeetako baten artean etengabeko joan-etorria egiten duten pertsonek behin bakarrik egin ahal izango dute aitorpena, Galiziako irteera-data bete gabe utzita. Hala ere, bidaia lurralde edo herrialde desberdinetara egiten bada, bidaia bakoitzarekin komunikazio bat egin beharko dute. Hau da, Galiziara etortzen diren garraiolariek ez badute eragin epidemiologiko handiko beste erkidego batzuetan lanik egiten, nahikoa litzateke behin bakarrik betetzea inprimakia, bestela aitorpena egin beharko lukete Galiziara joaten diren bakoitzean. Gauza bera gertatzen da garraiolari galiziarrekin. Beti bide bera egiten badute, nahikoa da inprimakia behin bakarrik betetzea, baina ibilbideak aldatzen badira, inprimaki bat bete beharko da aldi bakoitzean.”

Hala, Galiziara bidaiatzen duzuenok formulario hau bete behar duzue (Internet bidez):

https://coronavirus.sergas.gal/viaxeiros/

 

Belgikako gobernuak ere antzeko erabaki bat hartu du: abuztuaren 1etik aurrera bertara bidaiatzen duten guztiek formulario bat bete beharko dute. Hemen esteka:

https://travel.info-coronavirus.be/public-health-passenger-locator-form