Cookie Consent by FreePrivacyPolicy.com

Larunbat gauean itxita egongo da autopista Behobia eta Irun artean

Asteburu honetan Irungo ordainlekuan egingo diren aldaketa batzuk direla eta, Bilbao-Behobia autopista itxita egongo da Irun eta Behobiako auzoaren artean, bi noranzkoetan, larunbata otsailaren 25eko gaueko 22.00etatik igandea 26ko goizeko 6.00ak arte.

Ordainlekua aldatzeko lanak errazteko bidea ixtea erabaki du Bidegik, Irungo eta Behobiako ordainlekuen artean. Behobiarako noranzkoan doazen ibilgailuek 7. irteeratik utzi beharko dute autopsita, GI636 errepidetik Irun zeharkatu, eta N121ean Behobian berriro autopista hartu. Iparraldetik Donostiarantz doazenek Behobian irten beharko dute N121Ara, Zaisako biribilgunean GI636 errepidea hartu, hiria zeharkatu eta hala nahi badute Irungo ordainlekuan berriro autopista hartu.