Cookie Consent by FreePrivacyPolicy.com

Lasarten N1a moztu egingo dute asteburuan, Orian, Allerruko biribilguneko lanak direla eta

Ostiralean gaueko 21.00etatik astelehen goizeko 6.00etara trafiko arazoak izan daitezke Lasarteko Oria auzoan N1ean Allerruko gasolindegi inguruan. Bertan Itxiberrietako biribilgune berria egiteko lanek eraginda, trafikoa moztu egingo dute eta alboko sarrera irteeratatik bideratuko da. Horrek auto ilarak eragingo dituela adierazi du Foru Aldundiak. Eragozpenak saihesteko Astigarraga eta Hernanin barrena A15a erabiltzea gomendatzen da Donostiara sartzeko eta ateratzeko zein Irun aldera joateko asteburu osoan zehar. 

N1 bi norabideetan moztuko dute Allerruko gasolindegi ondoan urriaren 6 ostiral iluntzetik, urriaren 9 astelehen goizera arte; trafikoa lotuneetatik bideratuko da, alboko bide adarretatik, Tolosa alderako noranzkoan. Donostia aldera doazenak Oria auzoa doan 450 irteera hartu beharko dute, eta gero N1era itzuli Allerruko lotunetik (451).