Cookie Consent by FreePrivacyPolicy.com

Legorretan hiru kamioi arteko talkan zauritatuko garraiolarietako bat hil egin da

Otsailaren 5ean Legorretan hiru kamioien artean gertartu zen istripu larrian zauritutako bi garraiolarietako bat hil egin da. Urtearen hasiera latza izan da istripuetan hildako garraiolariei dagokionez. Guztira jada, lau garraiolari hil dira istripuetan. 

Otsailaren 5ean hiru kamioik izan zuten istripua, eta hainbat orduko auto-ilarak sortu ziren; izan ere, kaltetutako kamioietako bik N1 errepideko bi erreiak blokeatu zituzten Gasteizerako noranzkoan, eta hirugarren ibilgailu bat Itsasondoko tren geltokira erori zen. Hiru kamioiek talka egin zuten noranzko berean zihoazela. Gidarietako bat onik atera zen, baina beste biak suhiltzaileek atera behar izan zituzten, Donostiako eta Zumarragako ospitaleetara eraman aurretik. Haietako bat bi aste geroago hil da.