Cookie Consent by FreePrivacyPolicy.com

Leitzarango autobidea gauetan itxita, astelehenetik ostiralera, Andoain aldean

Datorren astelehenetik ostiralera, maiatzak 30etik ekainak 3ra, A-15 Leitzarango autobidea itxita egongo da gaueko 22:00etatik goizeko 06:00etara bitartean, bi norantzetan, Andoaingo partean egiten ari diren bide-lanak direla eta, kasu honetan, ohiko zaintza eta eguneratze lanak. 

Gipuzkoako Foru Aldundiko Trafikoko arduradunek jakinarazi digutenez, gauean bi aldetara itxita egongo da bidea, Andoain eta Berastegi artean: Andoaingo norantzan Berastegiko lotunetik aurrera eta Iruñerako norantzan Andoaingo Sorabillako lotunetik aurrera itxiko da.

Desbideratzeei dagokionez, Ibilbide luzeetarako: N-1 errepidea eta A-10 autobidea erabiliko dira. Andoain inguruko herrietara doazenentzat, Andoaingo norantzan, Berastegiko lotunean biratu, GI-2130 (Tolosa-Leitza) errepidea hartzeko haien helmugara iristeko. Lekunberri edo Leitzara doazenek ere GI-2135 (Tolosa-Lekunberri) errepidea hartu beharko dute. Desbideratzeak errepidean bertan jakinaraziko dira, seinale bidez markatuta egongo dira.

Informazio gehiago, nahi duenak 011 telefono zenbakira deitu dezake, edota @trafikoaEJGV eta www.trafikoa.euskadi.eus kontsultatu.