Cookie Consent by FreePrivacyPolicy.com

Leitzarango autobidea gauetan itxita, ostiralera bitartean, Andoain aldean

Ostiralera bitartean Leitzarango autobidea itxita egongo da gaueko 22:00etatik goizeko 06:00etara bitartean, bi norantzetan, A-15 autobidean egiten ari diren bide-lanak direla eta, kasu honetan, San Lorentzo-Larre tunelean, Jaurlaritzako Trafikoko arduradunek jakinarazi digutenez. 

Konkretuki, Iruñetik Andoain aldera norantzan Berastegiko lotunetik aurrera itxiko da eta Andoaindik Iruñerako norantzan Andoaingo Sorabillako lotunetik aurrera itxiko da.

Desbideratzeei dagokionez, Ibilbide luzeetarako: N-1 errepidea eta A-10 autobidea erabiliko dira. Andoain inguruko herrietara doazenentzat, Andoaingo norantzan, Berastegiko lotunean biratu, GI-2130 (Tolosa-Leitza) errepidea hartzeko haien helmugara iristeko. Lekunberri edo Leitzara doazenek ere GI-2135 (Tolosa-Lekunberri) errepidea hartu beharko dute.

Desbideratzeak seinale bidez markatuta egongo dira.

Informazio gehiago, nahi duenak 011 telefono zenbakira deitu dezake, edota @trafikoaEJGV eta www.trafikoa.euskadi.eus kontsultatu.