Cookie Consent by FreePrivacyPolicy.com

Litroko 20 xentimoko laguntza jasotzeko gasolio profesional erroldan izan behar da

Gasolio litroko 20 xentimoko laguntza jaso nahi duten garraiolariek derrigorrez gasolio profesionalaren erroldan izena emanda izan beharko dute. Beste sei hilabetez luzatu die garraiolariei laguntza-hobari hori, 2023 urteko lehen sei hilabetetan kobratuko dute garraio astunean dabiltzanek, litroko 20 zentimo martxoaren 31ra arte, eta litroko 10 zentimo apiriletik ekainaren 30era arte. Gas naturalarekin funtzionatzen duten ibilgailuek 27 eta 14 zentimoko deskontua izango dute gehienez, hurrenez hurren.

Garraiolariei gasolioa ordaintzeko eman zaien laguntza 2023ko ekainaren 30era arte luzatuko da, beraz, eta gasolio profesionalaren figuraren bidez kudeatuko da. Garraiolariei, gasolio litroko 4.9 zentimo itzultzen zaizkie eta beraz orain zenbateko horri beste 20 gehituko diete hiru hilabetetan eta ondorengoetan 10. Gobernuak erabaki du gasolio profesionalaren figura erabiltzea garraiolariei laguntza horiek ordaintzeko eta gasolio profesionalaren onuradunei hilero itzuliko zaie dagokiena, orain arteko gasolio litro bakoitzeko 4,9 zentimoei gehituta. Horretarako, ibilgailu bakoitzak gasolio profesionaleko txartelen bidez egindako kontsumoak hartuko dira kontuan. Formula hau 7,5 tonatik gorako ibilgailuekin dabiltzanei aplikatuko zaie. 


Gobernuak adierazi du, garraioan ari direnentzako laguntzari eutsi badiote, bi arrazoi nagusiren ondorio izan dela: garraiolariak behar beharrezko dutelako gasolioa lan egiteko eta gizartearentzat funtsezko sektorea delako, euren baldintzak zaindu nahi dituzte. Argi dago 2023an prezioak nabarmen aldatu eta garestitu zirela. Horrela, Madrilgo Gobernuak erabaki du 2023ko lehen hiru hilabeteetan 20 zentimo ematea gasolio litroko, orain arte bezala, eta gasolioaren laguntza hori litroko 10 zentimora jaistea beste hiru hilabetetan, ekainaren 30era arte.

Gasolio profesionalaren erroldan ez daudenei, esaterako garraio arinean dabiltzanei7.5 tonatik azpikoei, laguntza zuzenak emango zaizkie, hau da, zenbateko finkoa ordainduko zaiei sei horiei hilabete hauetan behin bakarrik, 450 euro 3,5 tonatik beherako garraio arinean ari direnei eta mila euro 7.5 tonatik beherako ibilgailuekin dabiltzanei. Eskaera Zerga Administrazioko Estatu Agentziaren egoitza elektronikoan egin behar dute, 2023ko otsailaren 1etik martxoaren 31ra bitartean.