Cookie Consent by FreePrivacyPolicy.com

Manifestazioa larunbatean bizimoduaren garestitzearen eta pobreziaren aurkako neurri eraginkorrak eskatzeko

Pobretzearen aurkako neurri eranginkorrak aldarrikatzeko manifestazioetan parte hartzeko deia luzatu du Euskal Herriko Eskubide sozialen kartak. Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan egingo dira larunbatean azaroaren 19an, eguerdian Gasteizen, Artiumetik abiatuta, eta arratsaldeko 18.30etan Bilbo, Donostia eta Iruñean, hurrenenez hurren, Alderdi Eder, Jesusen Bihotza eta Baluartetik abiatuta. Prezioen kontrola eta bizi baldintza duinak eskatuko ditu, oro har, Kartak, herritarren pobretzearen aurkako neurri eraginkorrak, eta zerbitzu publikoen murrizketak salatu. 

Esan bezala, Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan egingo dira manifestazioak, jasanezina bilakatu den zerbitzu publikoen murrizketa eta bizi baldintzen galeraren aurka. Eliteen aberastasun gosea eta hori elikatzen duten politika publikoak salatuko ditu kartak; gehien dutenek gehiago ordain dezaten zerga politiken aldaketa, eta beharrean direnak babestuko dituen zerbitzu publiko egokiak aldarrikatu, betiere, burujabetza eta eraldaketa soziala helburu izanik.

Horregatik deia luzatu die herritarrei, elkar saretu, indarrak batu, gure eragina biderkatu eta langile jendearen mesedetara dauden politikak eskatzeko kalera atera daitezen.  

Eskaera konkretuak dira, energiarako eskubidea zaintzeko kontrol publikoak, langileen baldintza egokiak babesteko gutxieneko soldatak, aberastasunaren banaketa, genero berdintasuna, zaintzak, osasun zerbitzu eta hezkuntza egokia…   Azken finean, pertsonen eskubideak ziurtatzea, etxebizitza, elikadura osasuntsua, garraio publikoa, oinarrizko errenta …