XXI. mendean, munduan, milaka langilek egunero jasaten du istripu larri bat izateko arriskua. Lan istripuen kopurua handia da, datuak hor daude, astero gertatzen da istripuren bat… aurten 20 herritar dira Euskal Herrian lan istripuan hil direnak, horietatik 4 errepideetan.
Lanean gaixotu ere egiten gara, laneko gaixotasunen %83 aitortzen ez den arren. Lanean erabilitako produktuengatik (amiantoa, silizea….) gaixotu diren langileen zerrenda luzea da, baita hil diren langile kopurua ere. Adibidez, amiantoak eragindako gaixotasunen ondorioz bakarrik, azken urtetan, ehundaka langile hil dira, estadistika ofizialeetan agertu ez arren.
Administrazioaren aldetik ez da lan istripuen eta gaixotasunen arazoari aurre egiteko benetako politika eraginkorrik. Kontrakoa esango genuke, instituzioek lan osasuna zaintzeko erreminta publikoen baliabideak murriztu dituzte, OSALAN eta ISPLNrenak esaterako, eta lan baldintza kaxkarrei eratzuteko ez da neurririk hartzen.
Euskal sindikatuak arazo honen aurrean lanean jarraitzen dute, eta 27-28an mobilizazioak egingo dituzte Euskal Herriko hiriburuetan. Apirilaren 28an, Lan Osasunaren eta Segurtasunaren Nazioarteko eguna dela baliatuz.