Cookie Consent by FreePrivacyPolicy.com

Moduluen sistema mantenduko da 2024an

Ogasun Ministerioak abenduaren 28ko BOE Agiri Ofizialean argitaratu zuenez garraioaren sektorean mantendu egingo da 2024an zergak ordaintzeko moduluen sistema. Beraz beste urtebetez luzatuko dira 2024rako Errenta Aitorpenaren zenbatespen objektiboa eta BEZaren sistema berezi sinplifikatua.

Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako Foru Ogasunek aurreko urteetan aplikatu izan diren mugak mantenduko dituzte sistema honen bidez kotizatu ahal izateko, hau da, 250.000ko fakturazioa izango da topea. 

Litekeena da 2024a izatea moduluen sistema hau aplikatzen den azken urtea. Ez da uste asko aldatuko denik, baina ez da orain arte egin den bezala egingo. Madrilgo Gobernuak 2023an hasi zituen sistema “zaharkitua” ordezkatzeko negoziazioak. Fakturazio bolumen jakin bat dutenak BEZ aitorpenak aurkezteko betebeharretik salbuetsiko lituzkeen sistema frankiziatua martxan jartzea aztertzen ari da.