Cookie Consent by FreePrivacyPolicy.com

N-I errepidean, Andoainen, egingo dituzten lanek trafikoari eragingo diote asteburu honetan

Asteburu osoan zehar, bereziki igandean, Nafarroatik Gipuzkoara N-121-A (Endarlatsa-Belate) errepidetik joatea gomendatzen da, Andoaingo A-15 eta N-I errepideetako Belabietako tunelaren lanek sortuko dituzten eragozpenak saihesteko.

N-1 errepidean, Andoainen (Gipuzkoa), egingo dituzten lanek hainbat eragin izango dituzte zirkulazioan asteburu honetan; izan ere, errepide horretako zoruaren egitura birgaitzeko lanak direla eta, mozketak egingo dituzte Bazkardo lotunean, Andoainen N1 eta A15 errepideak bat egiten duten tokian. 


Gipuzkoako Foru Aldundiak jakinarazi duenez, lanak ostiraleko 21: 00etatik igandeko 22: 00ak arte luzatuko dira eta trafikoan eragin desberdinak izango dituzte.

Ostiral gaueko bederatzietatik larunbateko ordu berera arte N-I errepideko ezkerreko erreia itxita egongo da Irungo noranzkoan. Zabalik egongo dira, Bazkardo lotunean N-I eta A-15 errepideak lotzen dituen adarrak.
Era berean, larunbateko 21: 00etatik igandeko 22: 00etara, zenbait zati itxita egongo dira:  

1 N-I errepidearen erdiko eta kanpoko erreia Irunerako noranzkoan, 

2 Andoaingo Gurutze Gorriaren lotunetik N-I errepidera sartzeko adarra Irunerako noranzkoan, 

3 N-I errepidetik Andoainerako irteera-adarra (447 B irteera Andoain iparraldera) 

4 Urnieta eta Hernanirantz joateko N1etik irteera (A-15arekin lotura) 

5 A15etik N1era sarrera Bazkardon Lasarte-Oriara joateko. 

N-I errepidean Irungo noranzkoan doazen ibilgailuek ezingo dute Urnieta-Hernani aldera atera, N-I errepidetik jarraitu beharko dute Lasarte-Oriarantz, A-15erako sarbidea itxita egongo baita.

A-15etik N-I errepidea Irungo noranzkoan hartzeko , N-I errepidera sartu beharko da Gasteizerako noranzkoan, eta noranzkoa aldatu N-I-445 lotunean, Andoaingo hegoaldeko lotunean. Andoaindik N-I errepidera iristeko ere, N-I-445 Andoaingo hegoaldeko lotunea erabili beharko da.
Asteburu osoan zehar, bereziki igandean, Nafarroatik Gipuzkoara etortzeko N-121-A (Endarlatsa-Belate) errepidea gomendatzen da, A-15eko Belabietako tunelaren obrek eta Andoaingo N-I errepidean zorua birgaitzeko lanek sortuko dituzten eragozpenak saihesteko.