Cookie Consent by FreePrivacyPolicy.com

N1 eta A15ean kamioiei bidesaria kobratzeko EAJ-PSEren 3. foru arauaren aurka da Hiru

Gipuzkoako Batzar Nagusiek ostegun goizean onartu zuten N-1 eta A-15 errepideetan kamioientzako bidesaria arautuko duen hirugarren foru araua, EAJ-PSEren aldeko botoekin eta PP, Elkarrekin Gipuzkoa eta EH Bilduren ezezkoarekin. Oposizioak arau berriaren aurka bozkatu du, errepideko garraioari “kalte ekonomiko” handia eragiten diola iritzita. PPk hiper-biltzaile eta bidegabetzat jo du, Podemosek kritikatu egin du eman duten arrazoi demagogikoa, gizarte politiketarako dirua faltako dela esatea alegia, eta EH Bilduk adierazi du “garraio sektoreari kalte egiten diola argi eta garbi, ez dituela emisioak murrizteko neurriak hartzen”, eta 73 milioi euroko zenbaki gorriekin jarriko dela martxan, arku berriak, aurrekoak eta gainerakoak instalatzeko gastuei erreferentzia eginez.

Hiruk behin eta berriz adierazi du ez duela onartzen garraiolariek bere gain hartu beharra, esklusiboki, errepideen mantentze-lanen ordainketa. Bere ustez, EAJk eta PSEk garraioaren oinarri oinarrian dauden funtsezko ezaugarriak alde batera uzten dituzte, hala nola salgaien errepideko garraioa zerbitzu publikoa dela, “ezinbestekoa”, diote; bide-azpiegiturak, ere ondasun publikoak direla, denok izanik horien erabiltzaile, denok ordaintzen ditugun zerga eta zergen bidez finantzatu beharrekoak. Era berean, Hiruren iritziz, salgaien garraioan erabiltzailea salgaia bera da, zerbitzua eskatzen duena. Garraiolariak errepidean betetzen du zeregin hori, ez gustuagatik, baizik eta gizartearen eta enpresen eskaerei erantzunez.

Hiruk ez du ulertzen baliogabetutako arauen bidez kobratutakoarekin  Aldundiak hartu duen jarrera; alde batetik 2022tik edo 2023tik aurrera kamioiei bidesaria kobratzeko araua abian jarri dute, baina, bestetik, oztopoak jartzen ari dira 2018tik garraiolariei irregularki kobratutakoa itzultzeko. Auzitegiek arauak baliogabetu ondoren, esan zuten epaitegitik datozen demandei bakarrik erantzungo dietela. Hiruko garraiolarien ustez jarrera hori arduragabea da; izan ere, Bidegik ia lau urtez kobratu zituen bidesariak automatikoki, datu guztiak ditu eta automatikoki itzuli beharko luke jasotakoa, garraiolari bakoitzak dagokion epaitegian eskaera aurkeztu behar izan gabe.