Cookie Consent by FreePrivacyPolicy.com

Nafarroako Gobernuaren laguntzak autonomoentzat

Nafarroako Gobernuak laguntzak emango ditu langile autonomoek koronabirusak eragin dizkien galerei aurre egin ahal izateko. Bi laguntza mota daude:

  • Jarduera utzi dutenek 2.200 euroko laguntza eska dezakete.
  • 700/800 euroko laguntza eskatu ahal izango dute aurreko seihilekoan baino %30 gutxiago fakturatu dutenek.

Laguntza ekainaren 2tik alarma-egoera amaitu eta hurrengo hilabeteko azken egunera bitarte tramitatu ahal izango da (hau da, ziurrenik, uztailaren 31).

Laguntzak eskatu ahal izateko, baldintza batzuk bete behar dira, hala nola zerga helbidea Nafarroan izatea edo Ogasunaren edo Gizarte Segurantzaren betebeharrak eguneratuak izatea.

Laguntzak entitate laguntzaile baten bidez eskatu behar dira. Hiru erakunde laguntzailea denez, sindikatuaren bidez eska ditzakezue laguntzak. Jarri gurekin harremanetan edozein duda argitzeko.

Informazio gehiago hemen.