Cookie Consent by FreePrivacyPolicy.com

Ostiraletik igandera itxita egongo da A15 autobidea Gipuzkoako partean

A15eko tuneletan egiten ari diren lanak direla eta, otsailaren 3an, ostirala, gaueko 22.00etan itxi egongo da A15a igande gauera arte bi norabideetan. Gero zortzi hilabetetan by-passa jarriko da aipatutako bi tuneletan eta debekatuta izango da salgai arriskutsuen garraioa. 4.5 metrotik gorako altuera eta 3 metrotik gorako zabalera duten kamioiek ere galarazita edukiko dute A15ean zirkulazioa, esan bezala, gutxienez zortzi hilabetetan irailaren hasierara arte. 

Gorosmendiko tunelean Iruñerako norazkoan eta Oindolarreko tunelean Donostiako norazkoan egingo diren egokitze-lanen ondorioz A15a itxita egongo da asteburuan bi noranzkoetan otsailaren 3tik 5era, ostiralean gaueko 22.00etatik igande gaueko 22.00ak arte. Andoaingo norantzan, Berastegiko lotunetik aurrera itxiko da, eta Iruñerako norantzan, Andoaingo Sorabillako lotunetik aurrera.  Ibilgailu astunek, gainera, GI2130, Tolosatik Lekunberrira eta Leitzara doan errepide zaharra debekatuta edukiko dute. Autoek errepide hori GI2130 erabiltzeko aukera izango dute, Andoain aldera dauden inguruko herrietara joateko. GI2135 errepidea erabiliko dute aipatutako bi herri horietara, Lekunberri edo Leitzara doazenek.  Ibilbide luzeetarako: N-1 errepidea eta A-10 autobidea.

Gero zortzi hilabetez itxiko da, garraio bereziak eta salgai arriskutsuak garraiatzen dituzten kamioientzat errepidearen bi noranzkoetan. Bi tuneletako obrak direla eta, by passa jarriko dute martxan eta errai bakarra egongo da zabalik norabide bakoitzean. Salgai arriskutsuen Gipuzkoa eta Nafarroa artean garraiatzeko N1 errepidea erabili beharko da. Bi tunelak A15aren Gipuzkoako zatian daude, eta salgai arriskutsuen trafikoa itxiko da, bi noranzkoetan, 141-156 kilometro-puntuen artean, A-15 autobidea eta GI2130 errepidearen arteko Berastegiko loturatik, Andoainen N1 errepidearekin daukan loturaraino. 

Murrizketaren berri ematen ari dira A15 errepideko informazio paneletan. Arrazoia, A15ean Gorosmendi eta Oindolarreko tunelak Europako 2004/54/EE Zuzentarauak dioenera egokitzea izango da. Tunelen sabaiak sendotu eta Europako irizpideetara egokitzea izango da. Oindolarreko tunela Donostiarako norabidean da eta Gorosmendikoa Iruñea aldera. Lan horiek direla eta, tuneletan zirkulazioa itxi egingo da, errai bat egongo da zabalik alde bakoitzean eta salgai arriskutsuekin dabiltzanak N1etik joan beharko dira. 

Tuneletan bi norabideko trafikoa duen bypass bat  ireki da. Gainera, Aldundiko arduradunek erabaki dute salgai arriskutsuen pasabidea mugatzea, beste erabiltzaileen segurtasuna zaintzeko. 
8 hilabeteko epea kalkulatzen da, 2023ko urtarrilaren 27tik 2023ko irailaren 3ra, gutxi gorabehera. Zortzi hilabete, errei bakarrarekin noranzko bakoitzeko, trafiko jario handia eta motela, baina garraiolariek ordaindu egin  beharko dute.  Foru Aldundiak ez du esan obrak iraungo duten bitartean kamioiei kobratzen zaien bidesaria etengo duenik. Ilarak eta etenak egongo badira ere A15eko tarte horretan kobratzen jarraituko dute datozen hilabeteetan.

Informazio gehiago: 011 telefono zenbakian, @trafikoaEJGV, www.trafikoa.euskadi.eus
Trafiko Zuzendaritza Nagusia – DGT:
https://www.dgt.es/conoce-e-el-estado del-trafico/restricciones-a-la-circulación /

https://www.euskadi.eus/trafiko-erregulazioko/web01-s2segur/eu /
Kataluniako Generalitatea:
http://transit.gencat.cat/es/informacio_viaria/professionals_del_transport/mesures_especials_de_regulacio_del_transport/index.html

Informazio gehiago: 011 telefono zenbakian, @trafikoaEJGV, www.trafikoa.euskadi.eus, Trafiko Zuzendaritza Nagusia – DGT: : https://www.dgt.es/conoce-el-estado-del-trafico/restricciones-a-la-circulacion/ Eusko Jaurlaritza. Trafiko: https://www.euskadi.eus/medidas-especiales-de-regulacion-de-trafico/web01-s2segur/es/ Kataluniako Generalitatea: http://transit.gencat.cat/es/informacio_viaria/professionals_del_transport/mesures_especials_de_regulacio_del_transport/index.html