Cookie Consent by FreePrivacyPolicy.com

Pazkoetako asteleheneko eta uda osoko murrizketak kamioi handientzat

Euskadiko Trafikoa Kudeatzeko Zentroak jakinarazi duenez, ekainaren 5ean eta 6an Mendekoste pazkoetako astelehenean, 7500 kg-tik gorako kamioientzako murrizketa berezia izango da mugaz gaindiko garraioentzat, hau da, Irungo muga zeharkatuko duten garraiolarientzat zirkulazioa mugatuta dago ekainaren 5eko gaueko 22:00etatik ekainaren 6ko gaueko 22:00etara, Lapurdirantz doazen errepideetako zenbait zatitan. Zehazki, AP8an, 104. kilometrotik (Erletxes) Iparralderako noranzkoan; A15ean, Donostiarako noranzkoan; N121An, Irunerako norabidean; N1ean, Iparraldeko noranzkoan, 406. kmtik (Etzegarate); A1ean, Iparraldeko noranzkoan, Burgosko mugatik 352. km-raino (Gasteiz); AP1ean, Eibarrerako noranzkoan, 102.7 Kmtik (Etxabarriko ordainlekua); GI20an, Iparraldeko noranzkoan; GI11an Donostiarantz eta GI636an Iparrldera noranzkoan.

Era berean, Trafikok udako hilabeteetako murrizketen berri eman du. Zehazki, asteburuei eta jaiegunei eragiten die ekainaren 4tik irailaren 4ra, orduan 7500 kg-tik gorako kamioientzako zirkulazio-murrizketa bereziak ezarriko baitira. Larunbat, igande eta jaiegunetan ezin izango da zirkulatu 11:00etatik 14:00etara honako errepideetan: A8 autobidean Kantabriarako noranzkoan 119.5 km-tik, eta A1 errepidean Madrilgo noranzkoan 352. kmtik (Vitoria-Gasteiz). Igande eta jaiegunetan zirkulazioa mugatuko da 16:00etatik 21:00etara beste norabidean, A8 autobidean Irunerako noranzkoan Kantabriako mugatik 119.5 kilometroraino, eta A1 errepidean Iparralderako noranzkoan Burgosko mugatik 352. kilometroraino (Gasteiz).

Informazio gehiago nahi izanez gero, jo www.trafikoa.euskadi.eus webgunera edo deitu trafikoari buruzko informazioa ematen duen 011 telefono zenbakira (24 ordu).