Trafiko zuzendaritzak ez die jada paperezko jakinarazpenik bidaliko pertsona juridikoei, hau da, enpresei eta sozietateei. 2022ko azarotik aurrera, isunak modu elektronikoan baino ez ditu jakinaraziko, DEV, Bide Helbide Elektronikoaren bidez. Enpresak bertan izena ematera behartuta daude.
DEVen alta emateko, indarrean dagoen ziurtagiri digital bat erabili beharko da, eta posta elektroniko bat eta telefono mugikor bat eman beharko dira, jakinarazpenen abisuak jaso ahal izateko. Alta eman ezean, ofizioz helbide elektroniko bat ezarriko zaie eta bertara bidaliko zaizkie dagozkien jakinarazpenak. Dena den, Trafikok ohartarazi du enpresek ez dutela trafiko-isunen abisurik jasoko, ez baldin badute horretarako posta elektroniko edo telefono mugikorrik ematen. Bulego elektronokoan alta emateko esteka hau erabil daiteke: https://sede.dgt.gob.es/es/otros-tramites/direccion-electronica-vial/index.shtml
Garraiolariek, gainerako gidariek bezala, bi modu dituzte trafiko-isunen berri izateko. Batetik gutun ziurtatu baten bidez emango dio horren berri Trafikok gidariari, ibilgailuaren jabearen etxera gutun hori bidalita. Honek gidaria identifikatzeko aukera izango du isuna gertatu zen unean ibilgailua berak gidatzen ez bazuen.
Isun proposamena TESTRA helbide elektronikoan ere argitaratzen du Trafikok. Taula elektroniko horren bidez, edonork doan kontsulta dezake isunen egoera, udalen zein Kataluniako edo EAEko trafiko-zerbitzuek jarritakoak ere bai.
2022ko azaroaren 1etik aurrera, Trafikoak ez dizkie gutun ziurtatuak bidaliko enpresei eta sozietateei, hau da, ez ditu isunak paperean jakinaraziko, soilik telematikoak izango dira. Postontzi elektroniko horren bidez egindako komunikazioak eta jakinarazpenak paperean jasotakoen ondorio juridiko berberak izango dituzte. Postontzian alta ematea borondatezkoa da pertsona fisikoentzat (gidarientzat, oro har), baina azarotik aurrera nahitaezkoa da pertsona juridikoentzat.