Gasolioaren prezioaren igoerak eragindako kaltea arintzeko Madrilgo Gobernuak garraiolariei ematen dien laguntza abian da urte amaierara arte. Dena den, prezioaren gorako joera nabaria da azken asteotan eta laguntza handiagoa eskatzen ari dira garraiolariak. Momentuz, garraio astunean dabiltzan garraiolari autonomoek kontsumitutako gasolio litro bakoitzeko 10 zentimo jaso dituzte irailera arte, gasolio profesionala itzultzearekin batera, eta 5 zentimo jasoko dituzte hurrengo hiru hilabeteetan, urtea amaitu arte. Garraio arineko erabiltzaileek, bestalde, urriaren 31ra arte dute irekita foru ogasunen webgunean 225 edo 500 euroko zuzeneko laguntza eskatzeko epea, erabiltzen duten ibilgailu, furgoneta edo kamioi txikiaren arabera. Esan bezala, gasolioak goranzko joerari eusten dio, eta dagoeneko entzun dira laguntzen luzapena eskatzen duten ahotsak: berriro hasieran onartutako kopurua ordaintzeko eskatzen ari dira gainera, kontsumitutako litro bakoitzeko 20 zentimo, alegia.
Ibilgailu arinekin lan egiten duten garraiolari autonomoek bide elektronikoz eska dezakete gasolioaren prezioaren igoera konpentsatzeko laguntza zuzena bakoitzari dagokion foru ogasunaren webguneetan. Ondorengo esteketan, formulario bat bete eta laguntza horiek eskatzeko behar diren idazkiak erantsiko dira urriaren 31ra bitartean, ondorengo helbide hauetan:
Araban, https://egoitza.araba.eus/eu/-/solicitar-ayudas-directas-al-transporte ;
Bizkaian, https://www.bizkaia.eus/eu/concesion-de-ayudas-directas-al-transporte;
Gipuzkoan https://egoitza.gipuzkoa.eus/eu/tramiteen-zerrenda/-/tramiteak/xehetasuna/21/2769?_TramitesServicios_WAR_LEEtramitesServiciosportlet_d-4236615-p=2&_TramitesServicios_WAR_LEEtramitesServiciosportlet_gaia=true
Nafarroan, https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/cuarta-linea-de-ayudas-directas-a-empresas-de-transporte-por-carretera-para-vehiculos-que-no-puedan-ser-beneficiarios-de-la-devolucion-parcial-del-impuesto-sobre-hidrocarburos
Garraiolariek eskaera egin dezakete eta beharrezko dokumentazioa erantsi, baldintza batzuk betetzen badituzte. Garraio-baimena dutenek eta ekainaren 30ean alta emanda daudenek jaso ahal izango dute laguntza. Laguntza hau gasolio profesionalaren laguntza jasotzen ez duten garraiolarientzat da.
Ibilgailu arinekin lan egiten duten garraiolari autonomoek bide elektronikoz eska dezakete 2023ko irailaren 18tik aurrera Zerga Agentziaren webgunean gasolioaren prezioaren igoera konpentsatzeko zuzeneko laguntza. Inprimaki bat bete beharko dute aipatutako esteketan, eta laguntza horiek eskatzeko behar diren idazkiak erantsi. Laguntza hau gasolio profesionalaren laguntza jasotzen ez duten garraiolarientzat da.
Epea urriaren 31ra arte dago zabalik. FOru oga, garraiolariek eskabidea egin dezakete eta beharrezko dokumentazioa erantsi, baldintza batzuk betetzen baldin badituzte: garraio-baimena izanda ekainaren 30ean alta emanda daudenek jaso ahal izango dute laguntza. 500 eurokoa izango da 7,5 tona baino gutxiagoko garraiolarientzat, eta 225 eurokoa furgonetentzat. Garraiolariek 2023ko abendura arte jardueran jarraitzeko konpromisoa hartuko dute. Bestela, jasotako zenbateko osoa itzuli beharko dute.
Eskabideari idazki batzuk erantsiko zaizkio: Ukrainako gatazkak ekonomikoki eragin diotela aitorpena; jaso duen beste edozein laguntzaren idatzizko adierazpena; eta eurekin batera lan egiten duten enpresen zerrenda, besteak beste. Horrez gain, eskatzaileek idazki bat aurkeztu beharko dute baimendutako gehieneko zenbatekoa gainditzen duten unean.
Garraiolariak kezkatuta daude erregaien garestitzearekin, hamar astez orezioek gora egin baitute. Testuinguru horretan, CNTC Garraio Batzordeak neurriak eskatu ditu garraiolariei ematen zaien hobaria handitzeko eta, horrela, erregaien igoera horren eragina arintzeko, «sektorearen bideragarritasuna arriskuan jartzen baitu». Garraiolariek uste dute ministerioak zerbait egin behar duela: erregaien hobaria handitu, hasierako kantitatea berreskuratu, kontsumitutako litro bakoitzeko 20 zentimo, alegia». «Dieselaren eta gasolinaren prezioak ez ezik, beste gastu batzuek ere gora egin dute, hala nola aseguruenak, pneumatikoenak, konponketenak, ibilgailu berrienak, etab. Horrek eta garraio arloko lan kopurua urritzeak sektorearen bideragarritasuna arriskuan jartzen du».