Cookie Consent by FreePrivacyPolicy.com

Ukraniara laguntza bidaltzeko kamioiak eskatu dituzte Kantabriatik

Ukraniara laguntza bidaltzeko kamioien eskaera egin dute kantabriatik. Bertako elkarte bat Ukraniara bidaltzeko botika, pardel, arropa eta jatekoak biltzen ari da, besteak beste. Ostiralean kamioi bat atera da Poloniarantz, eta hurrengo egunetan beste bizpahiru beteko dituztela adierazi dute. Laguntza eramateko prest leudekeen garraiolariei 626860387 telefono zenbakia duen Vitali ukraniarrarekin hartuemanetan jartzeko eskatzen zaie.

Jasotzen ari diren laguntza handia da, hiru lokal dituzte Santanderren horretarako, eta jasotakoak antolatzen ari dira, janari, jantzi eta botikak elkarrekin pilatzen, ondorengo egunotan Polonia aldera bidaltzeko, handik gero Ukraniarantz bideratzeko. Gutxienez beste hiru kamioi beharko dituztela adierazi dute antolatzaileek. 

Ukraiarantz laguntzarekin atera den lehen kamioia Oiartzungo Lanbarren industrialdeko Gexa kooperatibakoa da.