Cookie Consent by FreePrivacyPolicy.com

Urritu egin du Madrilek gasolioaren prezio altuarengatik emandako laguntza

Gasolioak eduki duen prezio altuak sektorean eragin zuen krisia baretzen ari dela dirudi. Dena den, urte amaierara arte mantenduko du Madrileko Gobernuak gasolioak iaz izan zuen prezio altuak eragindako galera arintzeko administrazioak garraiolariei ematen dien laguntza. Garraio astunean ari direnek jasotzen dute laguntza. Irailaren amaierara arte kontsumitutako erregai litro bakoitzeko 10 zentimokoa izango da, eta litroko 5 zentimora murriztuko da urtea amaitu arte geratzen diren hiru hilabeteetan.

Bestalde, zuzeneko laguntzak ere emango zaizkie gasolio profesionalaren hobaria jasotzen ez duten garraiolari autonomoei. Zerga Administrazioko Estatu Agentziaren egoitza elektronikoaren bidez eskatu beharko dute laguntza, 2023ko irailaren 18tik urriaren 31ra bitartean. Onartzen direnean, ordainketa bakarrean jasoko dute zuzenean. Aipagarria da lehen sei hilabetetako laguntza orain dik ordaindu gabe dagoela. 

Zuzeneko laguntza hauen kantitatea aurrez ezarrita dago, sei hilabete horietarako, 2023ko uztailaren 1etik abenduaren 31ra eta desderdina da ibilgailu motaren arabera. Horrela, 1.845 euro jasoko dituzte GLP, GNC edo GNL erregai-mota erabiltzen duten 7,5 tonatik gorako pisu-garraiolariek; 7,5 tonako garraio astunean dabiltzanek 500 euro, eta 7,5 tonatik beherako garraio arinean dabiltzanek, 225 euro.

Gobernuak kitatutzat jo du petrolioaren prezioaren krisia, nahiz eta oraindik errepideko profesionalek egunero erabiltzen duten gasolioaren prezioa euro eta erdi ingurukoa izan, aurreko hilabetetan izan duen prezio maximoa baino 50 zentimo baxuagoa. Horrela, azken hiru hilabeteetan bezala, irailaren 30era arte, laguntza litroko 10 zentimotan mantentzea erabaki dute. Ordutik aurrera, eta urtea amaitu arte, beste hiru hilabetetan, hobaria bost zentimoraino murriztuko da.

Ministroen Kontseiluak 9.000 milioi euro onartu ditu inflazioari aurre egiteko onartutako hainbat laguntza eta neurri luzatzeko. Horrela, Gobernuak elikagaien BEZaren beherapena ere luzatu du urte amaierara arte, eta azken hilabeteotan bezala % 0koa izango da– ogia, esnea, gazta, arrautzak, frutak, barazkiak –, eta % 5ekoa olio eta pastetarako; garraio publikorako laguntzak ere mantenduko dira– %30 ordainduko du Madrilek eta tokiko gobernuek %50era arte osatuko dute gutxienez.

Nadia Calviño Ekonomia ministroak adierazi du beldur dela berriro ez ote duten petrolioaren prezioek gora egingo datozen hilabeteetan, Ukrainako gerrak eragindako ziurgabetasunaren ondorioz. Horregatik guztiagatik, butano-bonbonaren gehieneko salmenta-prezioaren muga ere urtea amaitu arte luzatuko du Administrazioak. Estatuko Aldizkari Ofizialaren arabera, ekainean % 4,9 jaitsi zen butano bonbonaren prezioa, 15,96 euroraino, azken hamabi hilabeteetako kotarik baxuena.