Cookie Consent by FreePrivacyPolicy.com

Frankismoaz egia, justizia eta ordaina eskatu dute Nafarroako sindikatuek

ELAk, LABek, STEILASek, ESKak, CGTk, Hiruk eta EHNEek protesta egingo dute ekainaren 25ean, ostiralean, memoria demokratikoaren lege-aurreproiektuaren aurka, eta egia, justizia eta erreparazioa eskatuko dute Iruñeko Gobernu Ordezkaritzan, goizeko 11: 30ean. Nafarroako sindikatu horiek, aldi berean, frankismoaren errepresio laborala salatuko dute. Bere ustez, 1936ko uztailean estatu-kolpearen ondoren langileriaren aurkako errepresioa handia izan zen Nafarroan. “Gerraoste hurbilean marrazten den panorama negargarria da: sindikatuak, elkarteak eta alderdiak legez kanpo utzi eta jazarri egin ziren, eta horrek esan nahi du kultura sindikala eta klase herrikoi eta langileen parte-hartze, elkartze eta aisialdi moduak deuseztatu egin zirela, esplotazio erregimen basati baten pean. Aldiz, frankismotik kanpoko elite berri eta zaharrak eroso aberastu ahal izan ziren”.

Deitzaileen datuen arabera, Nafarroaren kasuan 21.448 pertsona behartu zituzten eurentzat lan egitera, horietatik erdiek Baztan-Bidasoan edo Erronkarin mugako gotorlekuak eta mendiko errepideak eraikitzen erabili zutuzten. Aldi berean, eraikuntzako langileen % 50 behartuak ziren. Tren-azpiegituren eraikuntzak ere behartutako eskulan ugari bereganatu zituen Altsasu-Gasteiz, Castejon-Zuera eta Iratiko lineetan; Iruñean. Estatu frankista eta haren erakundeak izan ziren onuradun nagusiak esklaboen lanaren ondoriozko gainbalioen erauzketari dagokionez, izan Armada bera edo RENFE sektorea nazionalizatu ondoren.

Sektore pribatuan Navarra Huarte y CIA eraikuntza enpresa nabarmendu zen. Adierazgarria da gaur egun IBEX35 OHL eraikuntza enpresaren barnean dagoela. Orduan, eskulan esklaboa erabiliz Escorialeko Erorien Harana eraikitzeaz arduratu zen, langile behartu horietaz baliatu zen etekin izugarriak lortzeko eta baita negozioak eta eragina handitu ahal izateko ere.

Aurreko guztia kontuan hartuta, ELA, LAB, STEIKLAS, ESK, CGT, Hiru eta EHNE sindikatuek EGIA, JUSTIZIA eta ERREPARAZIOA eskatzen dute, baita behartutako lan esklabo horiena ere, etorkizuneko Memoria Demokratikoaren Legearen barruan:

“Eskaera horren oinarria da, lehenik eta behin, Espainiako Estatuari eta haren egungo gobernuari bere erantzukizuna aitortzeko exijentzia, orduan Nafarroan hainbat azpiegitura egiteko eskulan esklaboaren erabilera ahalbidetu zuen lege-engranajea eta erakunde-engranajea baimendu zuelako. Bigarrenik, enpresei ere bere erantzukizuna onartzeko eskaera, beren ongile iruditik urrun, esklabo lanaren kontura aberastu zirelako, eta gaur egun antzera jarraitzen dutelako, beren etekinak handitzen, lan baldintza kaxkarree eta prekarietateari esker, azken finean, langile klasearen osasuna arriskuan jarrita.

Ondorioz, EGIA eskatzen dugu; Espainiako gobernuak dokumentazio guztia aurkez dezala lantokiei, egindako obrei eta lan behartuak egin zituzten langileei buruz. Frankismoak eragindako gizateriaren aurkako krimen ororen aurrean JUSTIZIA eskatzen dugu, ez daitezela preskribatu, ez anmistiatu, ez hilketak, ezta goseak, akidurak edota istripuek hildakoak ere. barne. Eta ERREPARAZIOA, konponketa, eskatzen dugu. Esklabo lanaren biktimei eta haien senideei eragindako kaltearen ordainak berekin dakar Estatuak egindako krimena publikoki aitortzea. Beharrezkoa da espazio publikoari buruzko memoria-politika ere, esklabo lana egin zen espazioak memoria-leku gisa identifikatu daitezen, eta aldi berean espazio horiek herritarren artean zabaltdu ere bai. Ordainak berekin ekarriko luke, halaber, Estatuak eta enpresa onuradunek ordaina ematea esklaboen lanaren biktima zuzenei eta haien senideei, Alemanian egin zen bezala.

Sindikatuen ustez, memoriaren lege berriak hiru zutabe hauek izan behar ditu oinarri: “Elkarte memorialistek defendatu izan dituztenak dira, eta gaur ere gure egiten ditugu. Era berean, ez ditugu onartuko frankismoari eta haren eliteei buruzko jarrera errebisionistak, erregimen frankista zama kriminalaz garbitu nahi baitute, ezta ere huts egin zuten frankismoaren politika ekonomikoak, ez 1936ko uztaileko estatu-kolpetik aurrera egindako errepresio eta jarraitzaile lagun ez zirenen ezabatze fisiko sistematikoa”.