Cookie Consent by FreePrivacyPolicy.com

Abeltzainen grebagatik gidaldi eta atsedenaldien araudia malgutu du Trafiko Zuzendaritzak

Datorren igande gauerdira arte frantziar errepidetan dabiltzan garraiolarien gidaldiak luzatu eta atsedenaldiak laburtzeko erabakia hartu du Trafiko Zuzendaritzak, nekazari galiarrek azken egunetan Gobernuaren aurka lurralde horretako errepideetan eta bi estatuen arteko mugan egindako protestek eragindako ondorioak arintzeko. Eguneko gidaldia 9tik 11ra luzatu da, asterokoa 56tik 60ra eta hamabosterokoa 90etik 102ra. Eguneroko derrigorrezkoa atsedena 11 ordutik 9ra jaitsi da. Horrela erantzuten die Gobernuak egunero Irundik eta Junqueratik igarotzen den garraio jario handiari eta kamioi horien zirkulazioari hango errepidetan eragindako aldaketei. 

Garraiolarientzako ondorio kaltegarri horiek arintzeko DGTk hartutako aldi baterako salbuespenen berri eman du Garraio eta Mugikortasun Ministerioak. Trafikoko arduradunek uste dute gertatutako premiazko kasu eta egoera dela, eta, beraz, gidatzeko eta atseden hartzeko denboren arauak aldi baterako aldatzea erabaki du, gidatzeko mugak handituz eta atseden hartzekoak murriztuz. Horrela, egunean  gehienez 9 ordu gidatzeko muga, 11 ordura pasa da; astean gehienez 56 ordu gidatzeko topea 60ra; eta hamabostero gehienez 90 ordu gidatzeko muga, 102 ordura. Era berean, eguneko nahitaez 11 ordu atseden hartzeko derrigortasuna, 9 ordura jaitsi du. 

DGTk aukera ematen du, halaber, astean gutxienez 24 orduko ondoz ondoko bi atsedenaldi murriztu segidan hartzeko, betiere atsedenaldi horien konpentsazioa hurrengo asteko atsedenaldi arruntari lotuta hartzen bada; asteko derrigorrezko atsedenaldi luze hori atzeratzeko aukera ere ematen du, hasiera 24 orduko sei alditik gora ere.

Salbuespen horiek , printzipioz, 2024ko otsailaren 4 igandeko gauerdira arte aplikatuko zaizkie frantziar errepideetan edo bi estatuen arteko muga inguruetan mozketak jasan dituzten garraiolariei.