Cookie Consent by FreePrivacyPolicy.com

Abendutik nahitaezkoa da zergak ordaintzeko TicketBai sistema Araban

Gipuzkoan apirilaren 1ean eta Bizkaian 2024ko 1ean izango dira derrigorrezkoak

TicketBai ez da berdin berdin garatuko Euskal Autonomo Erkidegoko hiru herrialdetan, baina, bai, arau-aterki beraren azpian. Araban pixkanaka ezarri dute, eta abenduaren 1etik aurrera nahitaezkoa da garraiolarientzat, beste hainbat jardueratan ari direnentzat eta baita herritar guztientzat ere; FakturAraba

Gipuzkoan datorren urteko apirilaren 1etik aurrera izango da nahitaezkoa garraiolarientzat, ekainaren 1etik aurrera, guztientzat, FakturaBAI. Dena den, nahi duenak probatu dezake aurretik ere. Martxan du Ogasunak aplikazioa; ez da derrigorrezkoa oraindik, baina probatu daiteke. 

Batuz Bizkaian
Bizkaian atzeratu egin da 2024ko urtarrilaren 1era arte. Batuz sistema erabiliko dute Bizkaiko enpresa eta autonomo guztien tributazioa kudeatzeko. Araban eta Gipuzkoan, momentuz, jaulkitako fakturak baino ez dira kontuan hartzen. Bizkaian, jasotakoak edo gastuak ere bidali beharko dira. Alde batetik, TicketBai fakturazio-sistema barne hartzen du, emandako zerbitzuak eta salmentak aitortzeko, TicketBaiBizkaian

Era berean, zergadunek egindako eragiketa eta jarduera ekonomiko, diru-sarrera, gastu eta faktura guztien erregistro-liburuak aurkeztu beharko dituzte. Informazio horri esker, Bizkaiko Foru Ogasunak BEZaren eta zergadunen sozietateen edo errentaren aitorpenen zirriborroak egin ahal izango ditu. Hilabeteotan eta 2023 urte osoan, sistema probaldian eta egokitze-aldian egongo da.

Laburbilduz, betebehar fiskalak modu digitalean, telematikoki, egiteko TicketBai sistema martxan da garraiolarientzat jada Araban, Gipuzkoan laster jarriko da, apirilaren 1ean, eta Bizkaian, konplexuagoa izango denez 2024 hasierara arte atzeratuko da. Garraiolari autonomoak zerbitzua egin orduko, unean bertan bidali beharko dizkio fakturak Ogasunari.

Hainbat alderdi nabarmendu behar dira: garraiolari autonomoentzat ez da izango saltokientzat, dendentzat, ostalaritza-negozioentzat eta salmenta bakoitza unean bertan Ogasunari jakinarazi beharko dioten beste sektore batzuentzat bezain konplexua eta zaila. Hilero bidali beharreko faktura gutxi dutenez, kudeaketa ez zaie asko aldatuko. Bestalde, gidariak ez dituzten 60 urtetik gorako autonomoak kanpo daude bi lurraldeetan.

Azkenik, adierazi behar da nahikoa izango dela garraiolarien bezero kargatzaileek faktura Ogasunera bidaltzea haien izenean. Beraz, enpresa gutxi batzuekin lan egiten duten garraiolariek erraz kudeatuko dute sistema berria. 

Garraiolarien jarduerei buruzko informazio guztia izango dute orain Ogasunak eta Foru aldundiek, eta momentuan bertan. Guztia gordeko du Aldundiak. Era berean, garraiolariek erraz eskuratu ahal izango dute informazio hori. Administrazioak egiten duen kontrolaz gain, suposatzen da betebehar fiskalen automatizazioak hobekuntza edo abantailaren bat eskainiko diola garraiolariari jarduera eraginkortasunez kudeatzeko, fakturak erregistratzeko edo bankuei edo bezeroei bidaltzeko orduan. Aukera bat izan daiteke kudeaketa optimizatzeko, denbora aurrezteko eta produktibitatea hobetzeko, teknologia berriei esker.

Garraiolariek ez dute inbertsio handirik egin beharko, beste sektore batzuetan bezala; nahikoa izango da internet bidez Ogasunarekin konektatzeko tableta edo ordenagailu bat.

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako ogasunek zergadunen eskura jartzen dute aplikazio bat, TicketBai bete ahal izateko.

Identifikazioa
Fakturazioa TicketBairen bidez egiteko, beharrezkoa izango da, batetik, Ogasunean identifikatu, errejistratu eta berarekin lotzeko modu bat: Bakq edo izenpe bezalako identifikazio modu elektronikoak erabili daitezke, dena den, Ogasunek gomendatzen dituztenak, ticketBairekin erabiltzeko bereziki sortu direnak, bi dira; dispositiboaren ziurtagiria, konputadoreak dagozkion irizpideak betetzen dituela baieztatzen dute, eta autonomoarena. Biak dira doakoak momentuz. 

Behin Ogasunean sartura, horretarako gaitutako edo prestatutako programa erabili beharko da, edo, bestela, horren ordez, foru-ogasunek ofizialki onartutako aplikazio edo software bat. Ia mila plataforma erregistratu dira fakturazio-prozesu hori errazteko, eta bakoitzak aukera, prezio eta berezitasun desberdinak ditu. Sindikatuak Ogasunak prestatutako programa ofiziala erabiltzea proposatu du.

Beraz, garraiolariak behar bezala begiratu, bilatu eta aukeratu ahal izango du fakturazio-programa homologatu bat (900 baino gehiago daude erregistratuta bakoitza deskribapen eta informazio erabilgarriarekin), edo foru-ogasunen programa erabili ahal izango du, zergadunen eskura jartzen baitituzte beren aplikazio propioak: “Egin zure faktura” Bizkaian, FakturaBAI Gipuzkoan eta FakturAraba Araban. Doakoak dira hauek ere, eta ez dute inolako mugarik izango sor daitezkeen fakturen kopuruari dagokionez.

Sistema martxan dago, fakturak bidal daitezke arau berria betetzeko, nahiz eta oraindik derrigorrezkoa ez izan. Aurretik funtzionatzen hasi direnei laguntza ematen die Ogasunak pizgarri fiskalen bidez. Beste erakunde batzuek beharrezko material informatikoa erosteko dirulaguntzak ere ematen dituzte.

TicketBai sistema erabiltzen ez duten garraiolari autonomoei isunak jarriko zaizkie. 20.000tik gorakoka izango dira. Berriro araua hausten dutenei 30.000tik gorakoa jarriko zaie.