Cookie Consent by FreePrivacyPolicy.com

Adi! takografoaren jardueren ziurtagiria jada ez da derrigorrezko

Garraio Sailetik jakinarazi digutenez, jada ez da jardueren ziurtagiria eraman behar oporretan edo bajan egon garela egiaztatzeko, dokumentu horrek jada ez du baliorik, ez da erabilgarri ez da eta onartuko. Askorentzat berritasun edota nobedadea bada ere,  indarrean dago jadanik eta bete egin behar da zigorrak saihesteko.

Takografoan daturik ez dagoela justifikatzeko, eskuz adierazi beharko da atsedenaldia, derrigorrez, oporraldian eta gaixotasunarengatik bajan zaudela. Beraz, oporraldi baten ondoren, atsedenerako sarrera gehigarri bat egin behar da; ez da Jardueren Ziurtagiririk egin behar, ez da beharrezko. Zuhurtziagatik, harik eta kontrol-agenteak neurri hori ezagutu eta aplikatzera ohitu arte, takografoan idatzi eta ziurtagiria egin ahal izango litzateke, baina gogoan izan oharra nahitaezkoa dela.

Taula honetan ikusi daiteke zein piktograma erabili behar den kasu bakoitzean, esaterako gaixotasunen batekin bajan egon denak, pausa, atseden edo oporretan dagoenak ohearen irudia erabiliko du:

Horrek esan nahi du, praktikan, takografoan nahitaez erregistratu behar direla jarduerak.

Takografo analogikoa dutenek, oporraldi edo baja horietan disko zuri bat utz dezakete, lanean hasten direnean kenduko dutena, eta atzeko aldean eskuz idatziko dute zein egoeratan ez duten gidatu, oporrak, laneko baja, etab. Hau da, takografoak erregistratutako datuak dira gidariaren jardueren informazio-iturri nagusia.