Cookie Consent by FreePrivacyPolicy.com

Bizkaiako kamioiei bidesarien aurka egiteko elkartu dira garraio arloko elkarte guztiak

Bizkaian salgaien garraioan ari direnak ordezkatzen dituzten erakundeek (Asetrabi, Hiru, Asotrava eta Transport Bilbao) bat egin dute Aldundiari erantzukizunez joka eta erabakia berriro aztertu dezala eskatzeko. Elkarte hauek uste dute, Aldundiak berriro aztertu beharko lukeela garraiolarientzako nahitaezko bidesariak ezartzea, biztanleriaren eta industriaren hornikuntzan zeregin estrategikoa baita.

Bilbon asteartean 13an emandako prentsaurrekoan elkarte hauetako ordezkariek adierazi zutenez, “prezioen igoera eta inflakzioa ekonomian nagusi den garaiotan, garraioaren sektoreak batetik igoera horiek euren kostuetan duten eragin zuzenari bidesariaren kostua gehitu beharko diote bestetik. Enpresen eta garraiolari autonomoen egiturari berari eragingo dio kanon horrek, gutxi gorabehera ibilgailu bakoitzeko hilero mila euro ordaindu beharko dituzte eta batzuek”. 

Garraio arloko elkarteen ustez, “argi dago kontu publikoetan duten defizita estaltzeko diru-bilketa duela helburu nagusi Aldundiak. Horrekin batera erabaki baztertzailea dela uste dute, ez dielako berdin eragiten errepideen erabiltzaile guztiei, eta, are gehiago, gainera, bertako garraiolariei eragingo die kalterik eta zigorrik handiena, euren lehiakortasuna murriztu eta eguneroko jarduna kaltetuko direlako”. 

Jakina da, adierazi zutenez, “urtarrilaren aurretik kamioiek bidesaria ordaindu behar badute, kostu hori fakturan jarri beharko dute enpresek eta garraiolari autonomoek, eta beraz kate logistiko osoaren kostuetan izango du eragin kaltegarria, eta azken finean, lehen esandako inflazio eta prezioen gorakada ekarriko du. Garraiolarien ordezkariok behin eta berriz adierazi diegu arduradun politiko eta instituzionalei bidesarien aurkako jarrera, garraio sektoreko enpresen eta autonomoen egoera larria gehiago estutzen dutelako, batetik; eta beste zailtasun haundi batzuei, esaterako erregaiaren prezio jasangaitzari, beste bat gehitzen diotelako”. 

Lehentasunezkotzat jotzen dute “benetan funtsezko alorra bada, bereziki krisi egoeratan lagundu egin beharko lukete. Tamalez, horrelako ekimenak juxtu kontrako norabidean doaz, lagundu beharrean zigortu egiten dute errepideko langilea”.

Prentsaurrekoan, halaber, ohartarazi zuten, ‘free-flow’ (oztopo fisikorik gabe) arkuen bdezko kontrol sistemak jarrita daudela, bigarren mailako bost errepide-zatitan pasatzen diren kamioien matrikulak irakurri eta horietan jarritako dispositiboen bidez kobratzeko; eta behin inbertsioa egina izanik, gainerako ibilgailuentzat ere erabil daitezkeela. Garraiolarien iritziz, hau hasiera besterik ez da, “herritarrek argi izan dezatela garraiolariekin nahikoa biltzen ez badute, neurria herritar guztiengana zabalduko dutela eta ibilgailu orori ordainduarazi”.
Bidesariak 3,5 tonatik gorako salgaiak garraiatzeko ibilgailu astunentzat ezarriko dira Bizkaiko errepide tarte hauetan: A-8 eta BI-10, Basurtutik Hayaraino; N-240, Barazar; N-636, Durangotik Kanpazarrera; Txorierriko korridorea (BI-30 edo lehengo N-637), Erletxe eta Arrontegi artean; eta BI-625, Laudiotik Basauriraino. Zati horiek 101,7 kilometro dituzte guztira.

Barazar eta Laudioko errepideetan urtarrilaren 1etik aurrera ordainduko dute garraiolariek, esaterako, Usansolotik Barazarrera, 7.5 tonatik gorakoek 17,34 euro eta 3.5 tonatik gorakoek 12,11 euro. 

Ondorengoak dira N240 eta BI625 errepideetako tarifak kamioientzat

N240 (BEZa barne) 

3.5 tonatik gora7.5 tonatik gora
USANSOLO0,430,48
BEDIA1,621,82
APARIO0,610,68
IGORRE NORTE0,320,37
IGORRE SUR0,690,77
ARANZAZU0,871,36
AREATZA1,221,90
ZEANURI0,661,03
BARAZAR5,788,93

BI625 (BEZa barne)

 3.5 tonatik gora7.5 tonatik gora
ARAKALDO0,450,50
ZOLLO0,941,05
BAKIOLA0,230,26
UGAO-MIRABALLES1,011,13
ZARATAMO0,640,72
LAPATZA 10,400,44
IRUBIDE0,360,40