Warning: "continue" targeting switch is equivalent to "break". Did you mean to use "continue 2"? in /usr/www/users/apachek/hiru/wp-content/plugins/revslider/includes/operations.class.php on line 2858

Warning: "continue" targeting switch is equivalent to "break". Did you mean to use "continue 2"? in /usr/www/users/apachek/hiru/wp-content/plugins/revslider/includes/operations.class.php on line 2862

Warning: "continue" targeting switch is equivalent to "break". Did you mean to use "continue 2"? in /usr/www/users/apachek/hiru/wp-content/plugins/revslider/includes/output.class.php on line 3708
Bizkaian garraioari bidesaria jartzea gaitzetsi dute Asotravak eta Hiru elkarteek elkarrekin | hiru euskal garraiolarien sindikatua

Bizkaian garraioari bidesaria jartzea gaitzetsi dute Asotravak eta Hiru elkarteek elkarrekin

Joan den ekainaren 27an, Bizkaiko bost errepidetan kamioientzako bidesariak jartzeko Foru Araua Proiektua onartu zuen Azpiegitura Batzordeak; uztailean Bizkaiko Batzar Nagusien Osoko Bilkuran onartzeko asmoa dute, argi denez, uda bete betean. Egitasmoaren aurka jarduteko bat egin dute Asotrava eta Hiru Euskal Herriko garraio elkarteek eta Kantabriako elkarteak ere batu zaizkie, ASEMTRASAN, esaterako. Aurretik ere, behin baino gehiagotan, argi adierazi diete gaitzespena, elkarte hauetako ordezkariek,  arduradun politiko eta instituzionalei.

Aipatutako elkarteek uste dute batetik, egitasmoaren helburu nagusia diru bilketa dela kontu publikoen defizit orokorrari aurre egin eta zulo hori estaltzea, alegia; eta gainera neurri baztertzailea dela, bestetik, ez delako errepideen erabiltzaile guztientzat jarri; juxtu kontrakoa, errepideko garraio astuna soilik jartzen da jomugan, Bizkaiko eta Bizkaia inguruko garraioa kaltetuz. Horrela herrialdeko garraiolariek eta baita erkidego mugakide den Kantabriakoek ere, lehiakortasuna galduko dute beste batzuekiko. Bidesaria ez du noizean behin pasatuko den kanpoko garraiolariak ordainduko, egunero errepide horietan barrena dabilen gure garraiolariak, baizik.

Soilik garraiolariek ordainduko duten bidesaria, horrela planteatuta, saria baino zigorra da garraiolariarentzako. Errepidearen erabiltzailea ez da garraiolaria, ordea, honek daraman karga edo merkantzia baizik. Garraiolaria ez dabil denbora pasa errepidean, gizarteak eskatutakoak garraiatzen eta beraz denontzat zerbitzu publikoa egiten ari da. 

Behin baino gehiagotan adierazi du sektoreak bidesari horiek ezartzearen aurkako jarrera, funtsean garraiolari autonomoari kalte egiten baitiote; are gehiago erregaiaren prezioa neurrigabeki garestitu eta garraioa krisi ekonomiko larrian dagoen une jasangaitz honetan.  

Lehentasunezkoa da, elkarteen iritziz, krisi garai honetan botere eta administrazio publikoek era horretako neurri kaltegarriak berriro aztertu eta berrikustea; egoera larri honetan garraioa ahuldadearen ahuldadeaz gelditzerik ez badute nahi, behintzat; dagoeneko kamioiak falta baitira hainbat ekoizpen-sektoretan, eta gerta daitekeenean datozen hilabeteetan sektoreak egoerari buelta emateko mobilizazioak antolatu beste irtenbiderik ez izatea.