Cookie Consent by FreePrivacyPolicy.com

Covid 19: azken egunetako neurrien laburpena

Asko izan dira azken egunetan Covid-19aren krisia dela eta argitaratu diren neurriak. Azpimarragarrienen laburpen bat egingo dugu jarraian:

 

Oinarrizkoak ez diren jardueren etetea

Estatuko gobernuak oinarrizkoak ez diren jardueren etetea agindu du. Hemen oinarrizko jardueren zerrenda eta aldizkari ofizialean argitaratutako Errege Dekretua.

Eusko Jaurlaritzak, bere aldetik, lana dela eta joan etorriak egin beharrari buruzko erantzunkizunpeko adierazpenaren eredu bat kaleratu du. Hemen daukazue jaitsi eta bete ahal izateko.

Osasun ministeriotik ere hemen jaitsi dezakezuen eredua kaleratu dute.

 

Bisatuak

2020ab bisatu beharreko txartelen egutegia bertan behera geratu da. Aurreikusitako epean bisatu gabeko baimenek ez dute baliorik galduko eta, beraz, ez dira iraungiko. Bisatuen etendura alarma-egoeraren adierazpena edo haren ondorengo luzapenak amaitzen direnean bukatuko da, nahiz eta etenaldiaren ondorengo hilabeteen ondoren egutegia berrriz programatzeko koordinazio-ebazpen bat emango delarik, administrazio organo eskudunek egiteke dauden prozeduren bolumena egitea bideratze aldera. Hemen irakurri dezakezue DGTTaren ohar osoa (gaztelaniaz).

 

Baimen bereziak

Alarma-egoerak eta haren luzapenek irauten duten bitar tean iraungiko diren zirkulazio-baimen berezien indar raldia 6 hilabetez luzatzea, salbuespen gisa. Hemen ikusi dezakezue instrukzioa osoa.

 

Gidatze eta atseden denborak Europan

Estatu frantziarra

2020/03/21etik 2020/04/21era, bertako eta nazioarteko salgai garraioarentzat

6 (1) art.: Eguneroko gidatzea 10 ordurarte igo daiteke eta astean bi aldiz 11 ordura.

6 (2) art.: Asteko gidatze denbora 60 ordutaraino igo daiteke.

6 (3) art.: Bi astean behineko gidatze denbora 102 ordura igo daiteke.

Atsedenaldiak eta lan denborei buruzko xedapenak bete beharko dira.

 

Belgika

2020/03/19tik 2020/03/31ra, oinarrizko elikagai eta botiken garraioarentzat

6 (2) art.: Asteko gidatze denbora 60 ordutaraino igo daiteke (ohikoak diren 56en ordez).

6 (3) art.: Bi astean behineko gidatze denbora 96 ordutarainokoa izan daiteke, ohikoak diren 90en gainetik.

8 (6) art.: Asteko atsedenaldia sei gidatze-aldi baino gehiagora atzeratu daiteke (24 orduko sei aldi).

 

Alemania

2020/03/18tik 2020/04/17ra, oinarrizkoak diren elikagai, botika, babeserako material eta erregaien garraioarentzat

6 (1) art.: Eguneko gidatze denbora astean 5 aldiz 10 ordutaraino gidatzeko aukera.

8 (6) art.: Bi atsedenaldi labor (24 ordu) hartzeko aukera, beti ere:

  • Segidako lau astetan, gidariak astean lau atsedenaldi hartu behar ditu, gutxienez; horietatik, astean bi atsedenaldik, gutxienez, normalak (45 ordu) izan behar dute.
  • Astean murriztutako bi atsedenaldien konpentsazioa hurrengo atsedenaldia baino lehen hartu behar da.

 

Kabinan joan daitezkeen gehienezko pertsona kopurua

Garraio motak horrela eskatzen duenean, bi pertsonak kabinan joateko aukera izango dute. Edozein kasutan, Osasun Ministerioak COVID-19a ez kutsatzeko gomendatzen dituen neurriak hartu beharko dira. Irakurri hemen agindu osoa.

 

Konponketa eta mantenu tailerren irekiera

Motordun ibilgailuen konponketa eta mantenu tailerrak irekitzeko baimena izango dute, baita berauei zuzenean piezak edo osagarriak saltzen dizkieten dendak ere. Hala ere ezingo dute jendearentzat orokorrean ireki. Edozein kasutan, Osasun Ministerioak COVID-19a ez kutsatzeko gomendatzen dituen neurriak hartu beharko dira. Irakurri hemen agindu osoa.

 

CAP

Martxoaren 1etik aurrera iraungitako txartelei 120 egunez luzatuko zaie balio data. Irakurri hemen martxoak 19ko aldizkari ofizialean argitaratutako agindua.

 

Gidatze eta atseden denborak

Martxoaren 17ko aldizkari ofizialean (gaztelaniaz, originala bezala):

“Se exceptúa temporalmente el cumplimiento de las normas de tiempos de conducción y descanso en los transportes de mercancías.

Las normas del Reglamento nº 561/2006 que se suspenden son las siguientes:

El tiempo diario de conducción no será superior a nueve horas.No obstante, el tiempo diario de conducción podrá ampliarsecomo máximo hasta 10 horas no más de dos veces durante lasemana.

En el transcurso de dos semanas consecutivas elconductor tendrá que tomar al menos:

– dos períodos de descanso semanal normal, o

– un período de descanso semanal normal y un período de descanso semanal reducido de al menos 24 horas; no obstante, la reducción se compensará con un descanso equivalente tomado en una sola vez antes de finalizar la tercera semana siguiente a la semana de que se trate.

Un período de descanso semanal tendrá que comenzarse antes de que hayan concluido seis períodos consecutivos de 24 horas desde el final del anterior período de descanso semanal.

Hortaz, 10 ordu edo gehiago gidatu daitezke bi aldiz edo gehiagotan astean eta bi atseden murriztu egin ahalko dira jarraian. Atsedenak eta eguneroko eteteak errespetatu beharko dira, eta ezingo da 56 ordu astean baino gehiago gidatu, ezta 90 baino gehiago bi astetan ere.

Murrizketak bertan behera

2020ko martxoaren 17an trafikoko zuzendariak ebazpen bidez salbuespenez indargabetzen ditu euskal autonomia erkidegoan 2020. urtean zirkulazio-neurri bereziak ezartzen dituen trafikoko zuzendariaren 2019ko abenduaren 20ko ebazpenaren lehenengo xedapenaren bigarren, hirugarren eta laugarren puntuetan jasotako zirkulazio-murrizketak (hemen ebazpen osoa).

“Beraz, salgai arriskutsuak garraiatzeko ibilgailuek zirkulatu ahal izango dute, ibilgailu horiek erabili beharreko ibilbideak errespetatuz. Halaber, 7.500 kg-tik gorako salgaiak garraiatzen dituzten ibilgailuek eta ibilgailu-taldeek zirkulatu ahal izango dute, bai eta ibilgailu bereziek eta zirkulazio-baimen osagarria behar dutenek ere.”

DGT

Estatu espainiarreko murrizketak bertan behera geratzen dira (hemen DGTaren oharra).

Mugen itxiera

Salgaien garraioa neurritik kanpo geratzen da (Irakurri hemen BOE).

IAT

Industria, merkataritza eta turismo ministerioak IAT elkarteari (Aeca-ITV) adierazitakoaren arabera (gazteleraz, erantzun originala bezala):

De conformidad con la disposición adicional tercera del Real Decreto 463/2020, de 14 de marzo, por el que se declara el estado de alarma para la gestión de la situación de crisis sanitaria ocasionada por el Covid-19, los plazos que imponga la administración para efectuar inspecciones quedan suspendidos”. Por lo que la obligación de pasar la ITV queda suspendida.

Mugikortasun ziurtagiria

Enpresa batek bere langileen mugimenduak frogatzeko balio du mugikortasun ziurtagiriak. Ez da derrigorrezkoa, baina behar izanez gero, hemen eredua.

Berriak eta ebazpenak egunero ateratzen dira, beraz, eguneratzen joango gara argitaratu ahala.