Cookie Consent by FreePrivacyPolicy.com

Europako mugikortasun-paketea onartu da

Mugikortasun paketea onartzeak hainbat aldaketa ekarriko ditu nazioarteko garraioan. Hainbat urtez eztabaidan aritu ondoren, legeria hurrengo egunetan Batasunaren Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

Onartu diren aldaketen artean, langileen joan-etorriei buruzko zuzentaraua, merkatura sartzeko erregelamendua eta gidatze eta atseden denborei buruzko erregelamendua nabarmentzekoak dira.

Onartutako neurrietako artean eta postontzi-enpresen aurka borrokatzeko asmoz, enpresek establezimendu-herrialdean benetako jarduera dutela egiaztatu beharko dute. Horrela, ibilgailuek zortzi astean behin itzuli beharko dute jatorrizko lekura, eta gidariek hiruzpalau astean behin.

Gainera, ezinbestekoa izango da gidariek gutxienez garraioa egin behar duten herrialdean ezarritako gutxieneko soldata kobratzea (neurri horiek dagoeneko indarrean daude

Frantzia edo Alemanian, besteak beste).

Kabotajeari dagokionez, orain bezala mantenduko da, hau da, hiru kabotaje-eragiketa egin ahal izango dira zazpi eguneko epean, baina, ondoren, lau egun itxaron beharko dira herrialde berean kabotaje-eragiketa bat egin ahal izateko.

Arinei dagokienez, nazioarteko garraioa egiten duten 2,5 eta 3,5 tona bitarteko ibilgailu guztiek takografoa eraman beharko dute eta gidatzeko eta atseden hartzeko denborak bete.

Neurriak oraindik ez dira argitaratu, eta, beraz, sakonago zehaztuko dira ofizialak direnean eta datu gehiago ditugunean, oraindik ez baitakizkigu aplikazio datak, besteak beste.