Cookie Consent by FreePrivacyPolicy.com

Gipuzkoako Foru Aldundia prest orain bidesarietan irregularki kobratua batzuri bakarrik itzultzeko


Gipuzkoako Foru Aldundiak iragarri du 10.9 milioi gordeko dituela 2018 eta 2021 artean bidegabeki bidesaria ordaindu zuten garraiolariei itzultzeko. Beraz, aitortzen ari da epaiak Aldundiko agintarien aurkakoak izango direla eta bidezkoa zela automatikoki itzultzeko garraiolariek egindako eskaria. Jakina da epaitegiek bidesaria ezartzeko eta kobratzeko foru arauak baliogabetu egin zituztela, baina Aldundiak lau urtetan kobratzen jarraitu zuela trikimailuak erabiliz. Lehenengo ez zuen dirurik itzuli automatikoki, datu guztiak zituzten arren; ondoren, itzultzeko Bidegin garraiolariek egindako eskaera guztiak atzera bota zituen eta batzuk epaitegietara jo zuten. Ez denek, askok, ahulenek, etsi egin zuten ahalegina eskatzen zuelako. Orain, txintxo aurpegia erakutsi nahi du Aldundiak dirua itzuliko duela esanez, baina oso berandu dabiltza. Gainera bidegabeki kobratuaren laurdena ere ez die itzuliko kaltetuei.  Hiruren ustez arduragabekeria handia da bidesarien inguruan gertatu den oro. Eta guztia ordaindu du herritarrak. Aldundiak hasieran alperrik egindako inbertsioa, epaitegietan xahututako guztia eta kalte ordainei dagokiena, besteak beste.

Sei urte pasa dira Aldundiak bidesariak ezarri zituenetik, eta orain esan dute Foru Aldundiko arduradunek bidesarien inguruko epaiak onartuko dituztela, helegiterik jarri gabe “prozesua gehiegi ez luzatzeko”. Lotsa gutxi dute. Lehen minutuan jaso zuten txartel gorria, baina neurketa osoa jokatu dute eta hainbat trikimailu erabili horretarako. Gainera, 2023ko urtarriletik berriro ordaintzen ari dira garraiolariak bidesaria. Argi dago, garraiolaria dirua biltzeko erabiltzen ari dela Aldundia, alper alperrik, egitasmo honetan denon hainbeste diru eta baliabide xahutu eta gero: Arkuen sistema, beste tresna eta azpiegiturak, abian izateko beharrezko langile, epaitegietako gastu, kalte-ordain eta beste.  

Batetik, hiru urtetan kobratu zuten bidesaria garraiolariei, 2018tik 2021era hasieratik foro araua baliogabetu zuten arren. Gero, erreklamazio guztiak atzera bota zituzten eta garraiolariek epaitegira jo behar izan zuten. Epaitegiek ere luzatu dute prozesua. Donostiako epaitegiak Bilboko Justizia Epaitegi Gorenera bidali zituen salaketa guztiak eta honek berriro Donostiara bueltatu. Orain hasi dira lehenengo epaiak ematen. 

Aldundiak esan du 10.9 milioi gordeta dituela kalte ordainei aurre egiteko. Egoerari “erantzun” eta “orrialdea pasa” nahi dutela diote. Normala, hainbat urtetan erabaki desegoki eta arduragabeak hartu eta gero, Hiruko ordezkarien iritziz. “hasieratik itzuli zezaketen dirua, automatikoki kobratu zienei zuzenean, datu guztiak zituzten. Edota gero, Bidegin erreklamazioak aurkeztu zituztenean. Soilik epaitegira jo zuten garraiolariek berreskuratuko dute dagokien dirua. Hainbat garraiolarik etsi egin du eta euren diruarekin gelditu da Aldundia.   

Guztira 1.096 erreklamazio aurkeztu ziren 15.173.787 eurokoak. Aldundiak adierazi duenez, atera diren lehenengo epaien arabera 956.241,56 (53,3) itzuli beharko ditu eta 741.802,28 euroko eskaerak atzera bota dituzte epaileek.

Gutxi dira oraindik epaiak, baina ulergaitza da egoera berberek epai ezberdinak izatea. Kontrako ondorioa izatea. Bidesaria jartzeko eta kudeatzeko arau denak atzera bota zituzten epaitegiak, eta, beraz, bidezkoa, justua, bidesarien dirua denei itzultzea litzateke. Ia 40 milioi jaso zituen Aldundia hiru urte horietan, arkuen sistema erabiliz, beraz, kaltetuen datu guztiak zituen, baina, hala ere, ez zuen dirua automatikoki itzuli. Erreklamazioak ere atzera bota zituen eta epaitegien bidea hartzera derrigortu garraiolariak. Zentzugabekeria handia Hiruko garraiolarien iritziz. 

Aldundiak dirua biltzeko eta bidegabeki kobratua ez itzultzeko trikimailuak aipagarriak dira. Batetik 2018tik 2021era arte kobratzen jarraitu zuten atzera bota zuten arren. Horretarako bigarren arau antzekoa prestatu zuten, Madrileko Epaitegi Gorenak lehenengoa behin betiko baliogabetzen zuenean abian jartzeko. Gero, erreklamazio oso atzera bota zuten eta soilik epaitegira jo zutenek berreskuratuko dute dirua. Egun garraiolarien poltsikotik dirua hartzen jarraitzen du Aldundiak. Europako bidesari garestienetarikoa da, 28 xentimo kilometroko.  Lagundu beharrean bere poltsikoa urratzen. Eta azken finean horrek eragina izango du kontsumoko prezioetan.