Datorren larunbatean apirilaren 22an egingo da Hiru sindikatuaren batzar orokorra, Araban, Langraitz Okako Zentro Zibikoan, goizeko 11.30etan hasita. Aurretik egingo dira, Bideko Aterpe Kooperatibaren eta Babesa elkartearen urteko batzarrak, hurrenez hurren goizeko 9.00etan eta 10.30etan hasita. Erakunde bakoitzak 2022. urteko balantzea egingo du eta etorkizuneko asmo, jokabideak zein aurrekontuak finkatu.
Garraiolari autonomoen Hiru sindikatuko bazkide guztiei urteko batzar orokorrean parte hartzeko deia luzatu zaie. Goizeko 11.30etan hasiko da agur eta aurkezpenarekin. Ondoren 2022 urteko kontuen balantzea egingo da, azken urteko jarduera sindikala jorratuko da eta azkenik, etorkizuneko egitasmoak, lan ildoak eta aurrekontua azalduko dira.
Bileraren bukaeran, sindikatuko kideek euren zalantza eta galderak planteatzeko aukera izango dute.
Esan bezala, apirilaren 22an egingo dira Babesa elkartearen, Bideko aterpe kooperatibaren eta Hiru sindikatuaren batzar orokorrak, Iruña Okako Gizarte Etxeko Ekitaldi aretoan; hurrenez hurren, 9.00etan, 10.30etan eta 11.30etan, (lehenengo deialdiak ordu erdi lehenago). 2022 urteko jardueraren kontuen eta kudeaketaren balantzeak egingo dira lehenengo eta 2023 urtera begira aurrekontua zein plangintza proposatuko dira.
Hiru sindikatuak Langraitz Okan duela urte batzuk egindako bilera baten irudia.