Warning: "continue" targeting switch is equivalent to "break". Did you mean to use "continue 2"? in /usr/www/users/apachek/hiru/wp-content/plugins/revslider/includes/operations.class.php on line 2858

Warning: "continue" targeting switch is equivalent to "break". Did you mean to use "continue 2"? in /usr/www/users/apachek/hiru/wp-content/plugins/revslider/includes/operations.class.php on line 2862

Warning: "continue" targeting switch is equivalent to "break". Did you mean to use "continue 2"? in /usr/www/users/apachek/hiru/wp-content/plugins/revslider/includes/output.class.php on line 3708
Iñaki Pujana: “Babesa-n egonda ez daukagu ia ezeren beldurrik” | hiru euskal garraiolarien sindikatua

Iñaki Pujana: “Babesa-n egonda ez daukagu ia ezeren beldurrik”

Pedro Luis Paredes eta Iñaki Pujana dira Babesa utzi eta urte hauetan jarritako kuotaren parte berreskuratu duten azken garraiolariak. Txeke bana kobratu dute, urte hauetan jarritako diruaren ehuneko 60 jaso dute elkartea utzi dutenean. 

Iñaki Pujana ez da oraindik jubilatu, urteterdi barru erretiratuko da, baina kamioi zaharra dauka eta utzi egingo du Babesa, ez duela merezi erabaki du, ia gehiago delako ordaintzen duen urteko kuota kamioiaren balioa bera baino. “Horrexegatik eskatu nuen kide izateari uztea.”

Babesari buruz duen iritzia eskatu diogu Pujanari, “lehenik eta behin gauzak ondo egin daitezkeela esan nahi nuke. Sarritan, badirudi, garraiolariok ez garela marra batetik aurrera jarraitzeko gai izango, eta hori gezur haundia da. Baieztatu dugu elkartuz gero, urrun, oso urrun, heldu gaitezkeela. Garraiolarion elkartasun hau dela medio, bere garaian Bideko Aterpe sortu genuen guztion ekarpen txiki baten bitartez; gasolindegi batekin hasi eta gaur egun lau ditugu martxan. Babesaren kasua ere antzekoa da”. 

Iñaki Pujanak parte hartu zuen Babesaren sorreran eta argi dago estimatzen duela. “Zoro batzuk elkartu ginen zerbait egiteko asmoarekin, gure gastuak murrizteko, hain zuzen ere, hor dago gaur egun denon artean lortu genuena. Deskribaezina da, sinesgaitza: Alde batetik, lasaitasuna daukagu edozer gauza gertatuta ere, ez dugu inolako beldurrik. Baduzu ordaindu beharreko frankizia, bai, baina ez beste aseguruetan baino haundiagoa. Eta bestalde, jarritako kuotaren ehuneko hirurogei berreskuratzen duzu erakundea uzterakoan, zure kalteak ordaintzeko erabili ez baldin baduzu”. 

Beste bigarren onura bat ere aipatu digu Iñaki Pujanak, gero oso osorik berreskuratu duen ehuneko hirurogei horrek, EPSV bezala kotizatzen duenez hobariak ditu errentaren aitorpena egiterakoan. 

“Sarritan ez gara konturatzen zer daukagun eskuartean, noraino heldu ahal garen” esan digu harro Iñaki Pujanak: “Askoren aportaziño txiki bategaz, gauza haundiak lortzen ditugu. Garraiolariok aurrera jarraitu nahi badugu, honelako baliabideak erabili behar ditugu, bestela jai daukagu”. 

Bukatzeko konfiantza eskatu nahi izan die garraiolariei, “Babesan elkartu garen garraiolariak elkarri babesteko gaude; garraiolari guztiei laguntzeko gaude hemen, ez gara putre harrapatzaileak, gu ere garraiolariak gara, gaur egun ditugun elkarte guztiak mantendu eta sendotu behar ditugu. Animatu zaitezte! hau ez da adar jotze bat”.

Pedro Luis Paredes, eskuan Babesak emandako txekea duela