Europa osoko nekazari eta abeltzainak errepidera ateratzearekin batera, Euskal baserritar gazteek protestekin bat egin dute euren egoera oso txarra eta baldintza kaxkarrak salatzeko, agroekologia bultzatu eta baserriak ematen duenetik bizitzeko laguntza eskatu. Espainiako nekazari eta abeltzainen elkarteek, aldiz, ez dituzte nahi Europar Batasunaren 2030 agendan aurreikusitako intsektizida, ongarri, antibiotiko eta fitosanitarioen murrizketak. Euskal Herriko nekazarien sindikatuek beste era bateko iritzia dute. Ados daude murrizketa horiekin eta nekazaritzako lusailen parte, laurdena, nekazaritza ekologikoan erabiltzearekin.
Gure planeta benetako larrialdi egoeran dago eta behar du arnasa apurtxo bat; euskal nekazari eta abeltzainek naturarekiko lotura handia izan dute betidanik eta kontutan izateko moduko jokabidea da hori. Etxalde, Bizkaiko EHNEko Unzalu Salterainek, azaldu digu Garraiolariok aldizkarian baserritarren, aldarrikapenak eta iritzia; funtsean sektorearen araudi zorrotzagoak nahi dituzte, elikadura merkatu libretik ateratzea, alegia. Bestalde, Willy Granado ia 30 urtean Europara hainbat joan-etorri egin dituen garraiolariak bere trikimailuak azaldu dizkigu, protesta egunetan garraiolariek jasandako auto-ilarak eta bestelako oztopoak saihesteko.
Gainera, lan-istripuak, bidesariak ordaintzeko zailtasunak ViaT aparaturik ez badauzkazu, Kanpazarren zabalduko den tunela, Auzo lagunek garraiolariei emndako kalte ordaina arrazoirik gabe kanporatzeagatik,… horiek dira Garraiolariok aldizkariaren 127. zenbakian landutako beste gai batzuk. Garraiolarien iritzia, abokatuaren txokoa, aseguruen prezioak, denbora-pasak eta ohiko beste atal eta informazio batzuk ere jasotzen ditu.
Aurreko zenbakiak