Cookie Consent by FreePrivacyPolicy.com

Jada ez da derrigorrezko ibilgailuen antzinatasuna garraioan jarduteko

Errepideetan garraio publikoan jarduteko baimena lortzeko ez da jada aitzinatasunaren baldintza eskatuko.  Apirilaren 6ko BOE agiri ofizialean 243/2022 Errege Dekretua argitaratu du Gobernuak; dekretu horren bidez, LAAO (ROTT) garraio arloko araudia aldatuko da eta eragina dauka CAP (garraiolarien ziurtagiri profesionala) eta gaitasun profesionalari dagokionez. Apirilaren 7tik, ostegunetik, salgaien garraio publikorako baimenen arloan desagertu egin da ibilgailuen batez besteko antzinatasunaren baldintza. Hau da, flota handitzeko (ibilgailuak lehendik dagoen baimen bati atxikitzeko) edo ibilgailuak ordezkatzeko ez da kontuan hartzen horien antzinatasuna, nahikoa da jabetzan edo errentamenduan matrikulatutako ibilgailu bat edukitzea.

Indarrean dira, besteak beste, furgoneta elektrikoen garraio txartelei edota antzinatasun-eskakizunari eragiten dieten aldaketak ere. Zehazki, alde batetik, lege-aldaketak salbuesten du baimendutako gehieneko masa bi tonatik gorakoa ez duten ibilgailuetan salgaien garraio publikoa egiteko baimena lortzetik.

Era berean, salbuetsita egongo dira energia iturri gisa erregai alternatiboak erabili eta baimendutako gehieneko masa 2,5 tonatik gorakoa ez duten furgonetak, betiere haien karga erabilgarriaren edukiera ez bada handitzen baimendutako gehieneko masa bi tonatik gorakoa ez duen ibilgailu baliokide batekiko.

Antzinatasunaren betekizuna

Garraio baimena lortzelko antzinatasunaren baldintza erabat ezabatzen da bestalde; izan ere, salgaien garraio publikoan aritzeko txartel berriak lortzeko, nahikoa izango du garraiolariak gutxienez ibilgailu bat matrikulatuta dutela egiaztatzea. Berdin du ibilgailu hori jabetzan, finantza-errentamenduan edo errentamendu arruntean egotea. Beste kamioi bat jarri eta baimena lortzeko edo zaharra ordezkatzeko, nahikoa izango da, kamioia estatuan matrikulatua egotea, jabetzan, finantza-errentamenduan edo errentamendu arruntean edukitzea, eta enpresaren finantza-ahalmena nahikoa izatea. 

Beraz, aitzinatasunaren baldintza desagertu da, ez da beharrezko ibilgailuek bost hilabete baino gutxiago izatea; kamioi bat baino gehiago dituztenen kasuan, beste bat gehitzean, jada ez du inporta batez besteko antzinatasuna aurretik zuena baino handiagoa izateak. 

Aldaketak CAPeko azterketetan

Horrez gain, lege-erreformak ere aldaketak eragin ditu garraioaren gaikuntza eskuratzeko  ILZ (CAP) probetako puntuazio-irizpideetan. Zehazki, galdera zehatzen proban, erantzun oker bakoitza zigortuko da erantzun zuzen baten balioaren heren bat kenduta.
Halaber, kasu praktikoen proban, okerreko kasu bakoitza zigortu egingo da, kasu zuzen baten balioaren herena kenduta. Horrela, gogortu egiten dira garraiorako gaikuntza eskuratzeko irizpideak.